Jolasean

Jokoa metodo bat da, ezagutzen asimilazio kontziente eta entretenigarria, gaitasunak garatzea eta ikasleengan azturak sortzea sustatzen duen tresna didaktiko-pedagogikoa.
Ahozko zein idatzizko komunikazioaren garapena eta ikasle guztien parte-hartze aktiboa ahalbidetzen ditu. Gainera, hizkuntzaren praktika umorearekin, entretenimenduarekin eta gozamenarekin konbinatzea ahalbidetzen du.

Hizkuntza jokoak erabilita ikasleek eta irakasleek normalean ikasgelan izaten den harremanetik bestelakoa izaten dute. Jokoek lagundu egiten diote irakasleari ikasleengandik hurbilago egoten, modu atsegin batean, eta horrek erraztu egiten du irakaskuntza-ikaskuntza prozesua.
Ildefonso Gustavo Díaz Sandoval irakasleak esaten du, maiz, jokoak eskoletako azken minutuetan egiteko zerbaiten gisa hartzen badira ere hori akatsa dela. Azken finean, jokoak modu planifikatu batean egin behar dira, programaren helburuekin bat, kontuan izanik, gainera, ikasleen ezaugarriak, adinak, interesak eta beharrak, izan ere, horien aplikazioak orientazio metodologiko egokia eskatzen baitu.
Hizkuntza jokoak aukera paregabea eskaintzen du ikasle guztien parte-hartzea sustatzeko, baita lotsatienena edo pasiboenena ere, horiek epaile edo arbitro aritzen ahal baitira.

Jokoaren arrakastaren zati handi bat gelako antolamenduan oinarritzen da. Erabat funtsezkoa da kontuan izatea ikasgela bikoteka, multzoka, taldeka… bana daitekeela, hainbat antolamendu motari erantzunen dioten jokoak antolatzeko.
Ez da beharrezkoa jokoak lehian oinarritzea beti. Irakasleak edo jokoaren apuntatzaileak puntuak eman behar dituzte erantzun zuzen bakoitzeko eta arbelean idatzi puntuazio hori. Psikologikoki motibagarriagoa da irabazleei puntuak gehitzea faltengatik puntuak kentzea baino.
Nolanahi ere, irakasleak jokoen praktikan umore dosi on bat sartzeko trebetasuna izan behar du.

jolasak1  jolasak3jolasak2
Hemen dira sarearen helbide batzuk:

– Aisia.net. http://www.aisia.net/jolasak

– Abestu eta jolastu euskaraz. http://aggoiti.wix.com/euskaljolasak#!

– Jolas bilduma. Euskal Girotze Barnetegiak. http://egbjolasak.ulibarri.info/index.php

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.