Atalen artxiboak: Aisialdia

“Erdialde” euskarazko idazlan laburren 8. lehiaketa.

Aurreko urteetan bezala, Mirandako “Euskararen lagunak” elkarteak “Erdialde” euskarazko idazlan laburren 8. lehiaketa antolatu du.

A ereduko ikasleek hartu ahal dute parte bi kategorietan: 6-10 urte bitartekoan eta 11-14 urte bitartekoan.

Gaia librea da eta luzera gehienez 2 orrialdekoa (2 DIN-A 4) izango da .

Lanak aurkezteko epea 2015eko apirilaren 30a arte egongo da irekita. Postaz bidal daitezke Mirandara.

Informazio gehiago web helbide honetan:

https://euskararenlagunak.wordpress.com/

Erdialdea 8. lehiaketa

EGONALDIAK

Ikasleak euskaraz bizi daitezen aukera paregabea da egonaldia egitea. Benetako hizkuntza egoera komunikatiboan jartzen ditugu ikasleak. Euskara erabiltzen den eremua badela ikusi ahal dute eta hori motibagarria izan daiteke haien interesa pizteko. Irakasleari aukera ematen dio hizkuntza erregistro diferenteak erabiltzeko, eta ikasleak hitz egin beharreko egoeran jartzen ditugu giro lasai eta dibertigarrian.

arantza1

Hona hemen egonaldiak antolatzeko hainbat informazio.

Eskualde euskalduneko hurrengo aterpe hauetan antolatzen ohi dituzte ikastetxeentzako egonaldiak:

Arantzako aterpea.

Beintzako Orbela aterpea.

Zugarramurdiko Graxiana aterpea.

Bertiz abentura.

Nafarroan beste baliabide batzuk ere badira:
Aterpe publikoak.
Aterpe pribatuak.
Kanpinak.

Animo eta ondo pasa!

Zarrakazteluko eskolako ikasleak “Haur Kantarien Jaialdian”

Zarrakazteluko “Virgen de la Oliva” ikastetxeko A ereduko ikasleek Zangozako “Haur Kantarien Jaialdia 2014” emanaldian hartu zuten parte. Nayara, Amaya, Amaia, Yu, Sara, Iñigo, Leyre eta Carla, izan ziren “Aitormena” kantarekin Zangozako emanaldian aritu ziren ikasleak, Fernando irakasleak lagunduta.

Maiatzaren 31n, Burlatan egin zen emanaldi nagusian ere abestu zuten. Haien familiak ere bertan egon ziren laguntzen eta animatzen.

Amaia Domingez Euskal Kantuzaleen Elkarteko kidea eta Tafallako Ikastolako irakaslea da, eta berak antolatu du 2014ko Haur eta Gaztetxo Kantarien Jaialdiaren XX. edizioa. Bertan, Nafarroako 12 ikastetxetako 6 eta 16 urte bitarteko 136 haurrek eta gaztetxok parte hartu dute, eta 17 kantu abestu dituzte.

Zorionak Zarrakazteluko taldeari.

Begira emaitza: