Atalen artxiboak: Idazki ereduak

Akta (elebiz)

Eskaera

Nire ikastetxeko behin-behineko ikasketa-burua naiz. Orain dela gutxi hasi naiz lanpostu berri honetan, eta ikusi dut lan handia dagoela itzulpengintzan, batez ere aktak eta dokumentu asko osatu, euskaratu eta bidali behar ditugulako.

Dokumentuak eta aktak ikusita, iruditu zait gehienak eredu zaharretan oinarriturik zeudela, eta itzulpena desegoki samarra zela. Horri gehitu behar diogu administrazioan hizkuntz mota zehatz bat erabiltzen dela, nik menperatzen ez dudana.

Horregatik, eta telefonoz esan nizuen bezala, nire asmoa da zuen esku akta batzuk jartzea, horiek zuzendu eta horien bidez nik erreferentzia bat edukitzea eta eredutzat hartzea.

Nirekin hitz egin zuen pertsonak (barkatu baina ez naiz bere izenaz oroitzen) esan zidan lasai egoteko datuen aldetik. Hemen bidaltzen dizuet datorren asteartean bidali beharreko akta bat.

Beraz, lagunduko didazuelakoan, eta besterik gabe, aldez aurretik zuen laguntza eskertzen dut.

Jarraitu irakurtzen

Idazki ereduak

Hona hemen egunerokoan erabiltzen ditugun testu eredu batzuk:

Bilera_deia

Akta

Akta_elebiz

Gurasoentzako oharra

Txostena

Eskabidea (ikastaro batean izena emateko)

Noten egiaztagiri bikoiztua_eskabidea

Hutsegite partea_elebiz

Jangelako jarraibideak_Larrialdiak_elebiz

 

Bestelakorik behar baduzu, hemen adibide gehiago daude: