Egiten hasi NAIZ ala hasi DUT?

Galdera

Zalantza hau sortu zait:

Etxeko lana egiten hasi naiz edo egiten hasi dut?
Nik egiten hasi naiz erabiltzen dut, baina…

Erantzuna

– Etxeko lana egiten hasi naiz da zuzena, beraz ongi erabiltzen duzu. Beste egitura hau ere erabil daiteke, nahiz eta horren “naturala” edo ohikoa izan ez:
– Etxeko lana hasi dut.

HASI aditzarekin osatutako esaldiak bi eratakoak izan daitezke:
– ZERTAN hasi? galderari erantzuten diotenak.
– ZER hasi? galderari erantzuten diotenak.

Adibidez:
Tarta jaten hasi gara. ZERTAN hasi gara?
Tarta hasi dugu. ZER hasi dugu?
Beste liburu bat irakurtzen hasi naiz. ZERTAN hasi naiz?
Beste liburu bat hasi dut. ZER hasi dut?

Okerrak dira bi egitura hauek gurutzatuz sortutako hibridoak:
– *Etxeko lana egiten hasi dut.
– *Etxeko lana hasi naiz.
– *Tarta jaten hasi dugu.
– *Tarta hasi gara.
– *Beste liburu bat irakurtzen hasi dut.

– *Beste liburu bat hasi naiz.

Kategoria Hizkuntza, etiketak , , , egilea .

Honi buruz: EIBZ

EIBZ edo Euskararen Irakaskuntzarako Baliabide Zentroa Nafarroako Gobernuaren Hezkuntza Departamentuko zentro ofiziala da, Hizkuntzen eta Arte Ikasketen Zerbitzuko Euskara Atalaren mendekoa. EIBZk hiru atal nagusi ditu eta ongi zehazturiko helburuak eta eginkizunak: a) Prestakuntza arloa: Euskara maila eguneratzeko eta hobetzeko ikastaroak ematea. Euskarazko ikastaroak diseinatzea eta ikastaro berriak proposatzea. Irakasleei ikasmaterialak euskaraz sortzeko aholkuak ematea eta sortzen laguntzea. b) Hizkuntz Egiaztapen eta Zuzenketaren arloa: Nafarroako Gobernuaren EGArako probak prestatzea. Irakasleei euskararen gaineko kontsulta zerbitzua eskaintzea: oinarrizko hezkuntza terminologia, hizkuntza arauak, kalitatezko testuak, baliabide didaktikoak. Lankidetza hitzarmenak sustatzea euskarazko hizkuntza baliabideak jaso, hedatu eta erabili nahi dituzten ikastetxeekin. c) Informazioaren eta Baliabideen arloa: Euskararen irakaskuntzari lotutako fondo dokumentala, bibliografikoa eta teknologia berrien gainekoa sortzea eta eguneratzea. Baliabide Zentroko fondo bibliografikoak, ikus-entzunezkoak eta informatikoak zaintzea, sailkatzea eta eguneratzea. Baliabide Zentroaren webgunea sortzea eta eguneratzea. Helbidea: Zubiarte kalea, 13 Uharte - 31620 Nafarroa

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude