Galdera
Nola idatzi behar da: ” X-i eta Y-ri dagokionez…” edo “X-ri eta Y-ri dagokionez…”? Edo ez bata eta ez bestea?
Nola idatzi behar da: ” X-i eta Y-ri dagokionez…” edo “X-ri eta Y-ri dagokionez…”? Edo ez bata eta ez bestea?
Azkenaldian “ahal izan” egituraren erabilera geroz eta jende gehiagoren ahotan dabilela sumatzen dut, eta beste erabilerak alboratzen ari direlakoan nago. Esaterako, “egin dezaket”, “ekarri dezakezu”, “egin dezakegu” formen ordez, “egin ahal dut” , “ekarri ahal duzu”, “egin ahal dugu” entzuten ditut. Egokiak al dira? Jatorra al da erabilera hori?
Nola esan behar da, “ziurtasuna irabaziz joan da” ala “ziurtasuna irabazten joan da”?
Zuzena al da “mozorratu” aditza? Nik “mozorrotu” erabiltzen dut, baina behin baino gehiagotan entzun eta irakurri dut “mozorratu”.
Kaixo:
Erriberako euskara irakasle talde batean sartuta nago eta zalantza bat daukagu: posible da “irten dut” esatea “irten naiz” esan beharrean?
Eta, gero, zein da desberdintasuna ATERA eta IRTEN aditzen artean?
Eskerrik asko
“Ekitera pasa behar dugu” esaldia zuzena da euskaraz? Hurrengo mobilizazioak direla eta, sindikatuetatik bidalitako mezu batean agertzen da.