GALDERA:
Egun on. Nola esaten da euskaraz “estar pendiente de un hilo”?
ERANTZUNA:
Gaztelaniazko “estar pendiente de un hilo” esapideak adierazten du zerbait edo norbait ez dagoela egoera seguruan, hau da, arriskuan dagoela —are gehiago, arrisku bizian dagoela—. Esate baterako, norbait hilzorian dagoenean erabiltzen da, edota lantokitik kaleratzeko arriskuan dagoenean… Zure kontsultan ez duzunez inolako testuingururik zehaztu, erantzun orokorra emango dizugu.
Zenbait hiztegitan “pender de un hilo” esapidea kontsultatuta, honako ordain hauek proposatzen dituzte:
Elhuyar Hiztegia | colgar/pender de un hilo |
harian, hari-harian, hari batean; arrisku handian/bizian egonsu vida pendía de un hilo: haren bizitza arrisku bizian zegoen |
Labayru Hiztegia | pender de un hilo o colgar de un hilo |
lloc. vb.(hari-)harian egon, hari baten egon/hari batean egon, arrisku handian egon, arrisku bizian egon, kinka larrian egon, galtzeko bidean egon/galbidean egon (ir camino de la ruina).Nuestra vida pende de un hilo: Gure bizia hari baten dago. (bizk.) |
Zehazki Hiztegia | pender de un hilo |
hari batean egon: que nuestra vida pende de un hilo, hari batean dagoela gure bizia. |
Aukera horietakoren batek balio izango dizulakoan, ongi izan eta nahi duzun arte.