Kategoriaren artxiboa: Hizkuntza

ahal dut / dezaket?

Galdera

Azkenaldian “ahal izan” egituraren erabilera geroz eta jende gehiagoren ahotan dabilela sumatzen da eta beste erabilerak alboratzen ari direla uste dut, esate baterako: “egin dezaket”, “ekarri dezakezu”, “egin dezakegu”… Horien ordez “egin ahal dut” , “ekarri ahal duzu”, “ahal duzu” entzuten ditut.

Jatorra al da erabilera hori?

Jarraitu irakurtzen

Aspektua: “ama, laguntzen/lagunduko?”, “ematen/emanen?”, “ekartzen/ekarriko?”…

Galdera

Bai etxean bai eskolan, txikienek maiz erabiltzen dituzte honelako esaldiak; “ama, laguntzen?”, “emanen?”, “ekartzen?” , ” ikusten?”… Guztiak zaku berean sartu behar ditugu edo bada desberdintasunik haien artean?

Irakasle batek ikasle bati “ikusten!” erratea ez dago gaizki, ezta? baina “emanen?” erraterako, gaizki dagoela iruditzen zait niri. “Emango zenidake?” edo “ekarriko zenidake?” erabiliko nuke nik.

Jarraitu irakurtzen