Isabela eta Genobeba saguzarrek mundua egunez ikustea erabaki dute, horretarako, betaurreko beltzak aurkitu beharko dituzte, argiak min ematen baitie. Hainbat animalia aurkituko dituzte bidean, eta guztiei galdetuko diete ea betaurreko beltzik ba ote duten. Horretan-horretan, mundua ikusteko helburua beste baterako utzi beharko dute, eguna pasatuko zaie-eta.
(Lehen Hezkuntzako hirugarren zikloan lantzeko aproposa izan daiteke)
Egitura errepikakorra, baina oso erritmo bizia duen liburua da. Hainbat animaliaren ezaugarriak eta koloreak lantzeko aukera ematen du. Irakurketa sakonagoa eginez gero, zenbaitetan helburua lortu beharrean bitartekoetan indarra galtzen dela ere interpreta daiteke.
Egilea: Jokin Mitxelena
Ilustratzailea: Jokin Mitxelena
Argitaletxea: Aizkorri
Bilduma: Irakurri, bizi
Urtea: 2011
ISBN: 978-84-8263-398-5
R: 6.356