Apirilaren 27tik maiatzaren 16a bitartean, familian euskaraz gozatzeko tailer eta ikuskizunen zirkuitua antolatu du Bilboko udalak. Jarduerak 4 eta 10 urte bitarteko haurrak dituzten familiei zuzenduta daude.
Aurten konfinamendua dela eta online egingo dituzte jarduerak eta bakoitza 72 ordu egongo da ikusgai www.ikusietaikasi.eus webgunean.