Lorentxo Debagoieneko Mankomunitateak euskaraz ez dakiten umeentzat sortutako materiala da; bost eta zortzi urte bitartekoentzat hain zuzen ere. A ereduko lehenengo zikloko ikasleentzat oso material egokia da.
Helburuak ugariak izanik ere, hauek dira garrantzitsuenak:
- Euskara ahalik eta modurik ludikoenean ikastea.
- Euskararen aldeko jarrera bultzatzea.
- Hizkuntzaren alderdi soziokulturala lantzea
- Euskal Herria ezagutzea.
- Euskal kulturara hurbiltzea.
- Talde lana bultzatzea.
- Oinarrizko arauak errespetatzen ikastea.
Horra Lorentxok lantzen dituen gaiak eta erabilera gida:
Gai orokorrak
- Lorentxo eta bere lagunak
- Zenbakiak eta koloreak
- Familia eta ingurunea
- Ni eta nire arropa
- Etxea eta altzariak
- Elikagaiak
- Animaliak
Sasoian sasoikoak
- Urtaroak
- Gabonak
- Inauteriak
- Bukaerako gutuna
Erabilera gida
Arazoak izan dituzte Interneten jarritako materialekin. Dena den, ahalik eta azkarren konpontzen saiatuko direla esan digute.