Apirilaren 27tik maiatzaren 16a bitartean, familian euskaraz gozatzeko tailer eta ikuskizunen zirkuitua antolatu du Bilboko udalak. Jarduerak 4 eta 10 urte bitarteko haurrak dituzten familiei zuzenduta daude.
Aurten konfinamendua dela eta online egingo dituzte jarduerak eta bakoitza 72 ordu egongo da ikusgai www.ikusietaikasi.eus webgunean.
![ikusi eta ikasi](https://eibz.educacion.navarra.es/blogak/a-eredua/files/2020/04/ikusi-eta-ikasi-1024x576.png)