Kategoriaren artxiboa: Sailkatugabeak

“Ari gara” liburuak

Hona hemen Urrutiko Hizkuntza Eskola Ofizialak lehenengo mailarako prestatutako 5 liburu. A ereduko ikasleentzat egokiak izan daitezkeelakoan gaude.

  • Ari Gara 1 (ikaslea irakaslea)
    Egileak: Pello Mateos eta Garbiñe Urreizti
    Argitaratze data: 2001/11/ 01
  • Ari Gara 2 (ikaslea / irakaslea)
    Egileak: Pello Mateos eta Garbiñe Urreizti
    Argitaratze data: 2002/03/01
  • Ari Gara 3 (ikaslea irakaslea)
    Egileak: Pello Mateos eta Garbiñe Urreizti
    Argitaratze data: 2002/07/01
  • Ari Gara 4 (ikaslea irakaslea)
    Egileak: Pello Mateos eta Garbiñe Urreizti
    Argitaratze data: 2002/10/01
  • Ari Gara 5 (ikaslea A – B / irakaslea A – B )
    Egileak: Pello Mateos eta Garbiñe Urreizti

“Erdialde” euskarazko idazlan laburren 8. lehiaketa.

Aurreko urteetan bezala, Mirandako “Euskararen lagunak” elkarteak “Erdialde” euskarazko idazlan laburren 8. lehiaketa antolatu du.

A ereduko ikasleek hartu ahal dute parte bi kategorietan: 6-10 urte bitartekoan eta 11-14 urte bitartekoan.

Gaia librea da eta luzera gehienez 2 orrialdekoa (2 DIN-A 4) izango da .

Lanak aurkezteko epea 2015eko apirilaren 30a arte egongo da irekita. Postaz bidal daitezke Mirandara.

Informazio gehiago web helbide honetan:

https://euskararenlagunak.wordpress.com/

Erdialdea 8. lehiaketa

ONGI ETORRI IKASTURTE BERRIRA

Ongi etorri! Uda pasatu da eta hemen gara berriro ere.
“A eredua Nafarroan” blogean materialak eta baliabideak ematen saiatzen ari gara. Aurreko ikasturteetan aritu zaretenok ezagutuko duzue orrialdea. Orain arte sartu ez zaretenoi adierazi nahi dizuegu bi Scoop-it aldizkari ditugula (eskuin aldean mugimenduan agertzen direnak); goikoan, baliabide berriak daude eta behekoan, oinarrizko errekurtsoak.
Honekin lotuta, jakizue, A ereduko irakasleok, “Ahozkoa gelan lantzeko” ikastaro praktikoan eman dezakezuela izena. Horretarako, hona hemen helbidea:
http://app1.educacion.navarra.es/capinscripcion/formacion/inscripcion.jsp?id=1405420851519C2&lang=eu

Jolasean

Jokoa metodo bat da, ezagutzen asimilazio kontziente eta entretenigarria, gaitasunak garatzea eta ikasleengan azturak sortzea sustatzen duen tresna didaktiko-pedagogikoa.
Ahozko zein idatzizko komunikazioaren garapena eta ikasle guztien parte-hartze aktiboa ahalbidetzen ditu. Gainera, hizkuntzaren praktika umorearekin, entretenimenduarekin eta gozamenarekin konbinatzea ahalbidetzen du.

Hizkuntza jokoak erabilita ikasleek eta irakasleek normalean ikasgelan izaten den harremanetik bestelakoa izaten dute. Jokoek lagundu egiten diote irakasleari ikasleengandik hurbilago egoten, modu atsegin batean, eta horrek erraztu egiten du irakaskuntza-ikaskuntza prozesua.
Ildefonso Gustavo Díaz Sandoval irakasleak esaten du, maiz, jokoak eskoletako azken minutuetan egiteko zerbaiten gisa hartzen badira ere hori akatsa dela. Azken finean, jokoak modu planifikatu batean egin behar dira, programaren helburuekin bat, kontuan izanik, gainera, ikasleen ezaugarriak, adinak, interesak eta beharrak, izan ere, horien aplikazioak orientazio metodologiko egokia eskatzen baitu.
Hizkuntza jokoak aukera paregabea eskaintzen du ikasle guztien parte-hartzea sustatzeko, baita lotsatienena edo pasiboenena ere, horiek epaile edo arbitro aritzen ahal baitira.

Jokoaren arrakastaren zati handi bat gelako antolamenduan oinarritzen da. Erabat funtsezkoa da kontuan izatea ikasgela bikoteka, multzoka, taldeka… bana daitekeela, hainbat antolamendu motari erantzunen dioten jokoak antolatzeko.
Ez da beharrezkoa jokoak lehian oinarritzea beti. Irakasleak edo jokoaren apuntatzaileak puntuak eman behar dituzte erantzun zuzen bakoitzeko eta arbelean idatzi puntuazio hori. Psikologikoki motibagarriagoa da irabazleei puntuak gehitzea faltengatik puntuak kentzea baino.
Nolanahi ere, irakasleak jokoen praktikan umore dosi on bat sartzeko trebetasuna izan behar du.

jolasak1  jolasak3jolasak2
Hemen dira sarearen helbide batzuk:

– Aisia.net. http://www.aisia.net/jolasak

– Abestu eta jolastu euskaraz. http://aggoiti.wix.com/euskaljolasak#!

– Jolas bilduma. Euskal Girotze Barnetegiak. http://egbjolasak.ulibarri.info/index.php