Etiketaren artxiboa: programa

Mintza jolasak

Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailetako eta Bigarren Hezkuntzako 1. eta 2. mailetako A ereduko ikasleei zuzendutako programa

Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuko Euskara Atalak A ereduko ikastetxeetan “Mintza Jolasak” programa ezarri du. Programa honen helburua euskararen erabilera sustatzea da, curriculumetik harago eta eremu zabalagoan, jarduera ludikoagoak eginez eta eguneroko bizitzarekin lotutako euskararen praktika intentsiboa inplikatuz, A ereduko ikasleek beren komunikazio-gaitasuna hobetu dezaten, batez ere ahozko ulermena eta adierazpena.

Saioetan, begiraleek egindakoa A ereduko irakasleentzat erabilgarria izan daitekeela iritzita, bertan egindako lagin txiki bat hemen jartzea erabaki dugu. Saioetan mota desberdinetako jolas eta jarduerak egiten dituzte. Beraz, kasu batzuetan jolasaren azalpena aurkitu duzue; beste batzuetan, berriz, jardueraren produktua eta egindakoaren deskribapen txiki bat.

Nolanahi ere, guztiak zuen interesekoak izatea espero dugu. Edozein zalantza duzuela, idatzi lasai.

Hitz kuttunen koadernoa