“16 galderak puntu bat balio dute” ala “16 galderek puntu bat balio dute?”

Galdera:

Testu bat itzultzen ari naiz eta bertan proba bati eta honek dituen galderei buruz hitz egiten du. “16 galderak puntu bat balio dute” esaldia zuzena dela esan didate, baina ez al da “16 galderek puntu bat balio dute”? Milesker.

Erantzuna:

Gramatika aldetik zuzenak dira biak, baina esanahi ezberdina dute.

  • “16 galderak puntu bat balio dute” esatean adierazten ari gara proba horrek 16 galdera baino gehiago dituela eta galdera horietatik 16k puntu bat balio dutela.
  • “16 galderek puntu bat balio dute” esatean, berriz, adierazten ari gara 16 galderakoa dela proba eta 16ek —hau da, denek—, puntu bat balio dutela.

2 iruzkin ““16 galderak puntu bat balio dute” ala “16 galderek puntu bat balio dute?”” bidalketan

  1. Marian Antoñana eta Amaia Iriarte

    Adierazteko beste aukera bat hauxe da, ezta?

    16 galderak puntu bana balio dute (probak 16 galdera baino gehiago ditu).
    16 galderek puntu bana balio dute (probak 16 galdera ditu guztira).

    Erantzun
    1. Miren Basurto Bidalketaren egilea

      Halaxe da, dudarik gabe. Galdera bakoitzak puntu bat balio duela adierazteko, “bana” zenbatzaile banatzailea balia dezakegu eta honela esan:

      16 galderak puntu bana balio dute (probak 16 galdera baino gehiago ditu).
      16 galderek puntu bana balio dute (probak 16 galdera ditu guztira).

      Erantzun

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.