Zerbitzua zertan den

Zer da kontsulta-zerbitzua?

EIBZk Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzan nahiz euskaltegietan ari diren irakasleei doan eskaintzen dien zerbitzua da, eta hizkuntzaren erabilera zuzena eta egokia bultzatzeko asmoa du.

Zerbitzu hau nola erabili

  • GALDETEGIA bete behar da.
  • Eskaeraren arabera, dagokion EIBZko zerbitzuari helaraziko zaio eskaera.
  • Zuzen eta egoki erantzuten ahaleginduko gara, baina gure erantzunak ez dira eman ahal diren bakarrak izango, noski, batzuetan aukera bat baino gehiago izaten da-eta. Edonola ere, Euskaltzaindiak ezarritako arauak lehenetsiko ditugu, euskara batuari dagozkionak alegia.
  • Ez da onartuko udal edo gobernu administrazioek, unibertsitateek edo gurasoen elkarteek helarazitako eskaerarik.

Zerbitzu-motak:

Zuzenketa zerbitzua:

EIBZk zuzentzen dituenak honako hauek dira:

  • Bilera deiak, aktak, jarraibideak eta abar.
  • Euskarako itzulpen laburrak :
    • Itzulpen arruntak, hau da, ikastetxeetako edozein ohiko testu.
    • Eguneroko testuen itzulpenak, hau da, ikastetxeko edozein testu erraz, errepikakor edota estandar.
    • Lan akademikoen itzulpenak, eskolako lanekin lotura dutenak.

Hizkuntza zerbitzua:

EIBZk honelako galderei erantzuten die:

Oro har hizkuntzarekin edota bereziki hezkuntza terminologiarekin zerikusia dutenak: ortografia, morfologia, sintaxia, estiloa, lexikoa, euskalkiak, kalkoak…

Baliabide didaktikoak:

EIBZk ondoko zerbitzu hauek eskaintzen ditu:

  • Alderdi didaktiko eta pedagogiko orokorrei buruzko aholkularitza, ikastetxeetan sor daitezkeen eskaera eta premiak bideratzeko.
  • Curriculum materialak bildu, aztertu eta aditzera ematea.
  • Curriculumaren garapen didaktikoaren eta hizkuntza-normalizazioaren arloei dagokienez, irakasleek egindako ekarpenen inguruan aholkuak ematea.

 

Harremanetarako:

euirbaze@educacion.navarra.es

 

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.