Ahozkotasuna lantzeko aholkuak

Galdera:

Nola landu dezaket ahozkotasuna LHn? Eskerrik asko.

Erantzuna:

Txikiekin, batez ere, gehien erabiltzen direnak: ipuinak, jolasak eta kantak izaten dira. Behin eta berriro ipuinak errepikatu, antzeztu…; jolasen bidez elkarreragina lortzen da eta esamolde asko ikasten dituzte. Kantekin gauza bera. Horretarako oso material onak dira Urtxintxaren “Haur jolasen abestiak”, “Euskal jolasen bilduma”, etab.

Ahozkotasuna lantzerakoan bi aspektu hauek landu eta baloratu behar ditugu:
– Entzundakoaren ulermena
– Mintzamena

Mintzamena lantzeko Lehen Hezkuntzarako Erein-ek argitaratutako materiala: “Ahozko Hizkuntza lantzeko txartelak LH 1. eta 2“. Egilea: Rosa Mari Arano. Material interesgarria da.

Entzundakoaren ulermena lantzeko EIBZko webgunean baditugu ariketa batzuk, zikloka antolatuta daude. A eta D eredurako pentsatuak dira. Artxiboak ordenagailura jaitsi ahal dira.

Irakasleendako bibliografian, EIBZko webgunean, eskolan izateko liburu interesgarrien zerrenda bat daukagu.

Ongi izan eta nahi duzun arte.

Data: 2008/11/03

Kategoria Baliabideak, etiketak , , , egilea .

Honi buruz: EIBZ

EIBZ edo Euskararen Irakaskuntzarako Baliabide Zentroa Nafarroako Gobernuaren Hezkuntza Departamentuko zentro ofiziala da, Hizkuntzen eta Arte Ikasketen Zerbitzuko Euskara Atalaren mendekoa. EIBZk hiru atal nagusi ditu eta ongi zehazturiko helburuak eta eginkizunak: a) Prestakuntza arloa: Euskara maila eguneratzeko eta hobetzeko ikastaroak ematea. Euskarazko ikastaroak diseinatzea eta ikastaro berriak proposatzea. Irakasleei ikasmaterialak euskaraz sortzeko aholkuak ematea eta sortzen laguntzea. b) Hizkuntz Egiaztapen eta Zuzenketaren arloa: Nafarroako Gobernuaren EGArako probak prestatzea. Irakasleei euskararen gaineko kontsulta zerbitzua eskaintzea: oinarrizko hezkuntza terminologia, hizkuntza arauak, kalitatezko testuak, baliabide didaktikoak. Lankidetza hitzarmenak sustatzea euskarazko hizkuntza baliabideak jaso, hedatu eta erabili nahi dituzten ikastetxeekin. c) Informazioaren eta Baliabideen arloa: Euskararen irakaskuntzari lotutako fondo dokumentala, bibliografikoa eta teknologia berrien gainekoa sortzea eta eguneratzea. Baliabide Zentroko fondo bibliografikoak, ikus-entzunezkoak eta informatikoak zaintzea, sailkatzea eta eguneratzea. Baliabide Zentroaren webgunea sortzea eta eguneratzea. Helbidea: Zubiarte kalea, 13 Uharte - 31620 Nafarroa

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.