Galdera:
Jakin nahi dut ebaluazio txostenak egitean, adibidez, “1. ebaluazio” ala “1.
ebaluazioa” idatzi behar den. Esker mile.
Kategoriaren artxiboa: Hizkuntza
Nola idazten dira helburuak?
GALDERA:
Egun on.
Nola idazten dira helburuak? Ondoko bi aukera hauetako zein da zuzena: Adimen matematikoa eta linguistikoa indartu eta hobetu ala Adimen matematikoa eta linguistikoa indartzea eta hobetzea?
Euskara batuan zuzenak dira HOBEAGO eta HOBEKIAGO?
Galdera
Askotan entzuten ditut —eta irakurri ere bai tarteka— “hobeagoa” eta “hobekiago” formak. Zuzenak dira? Niri irakatsi zidaten ez direla egokiak euskara baturako, nolabaiteko erredundantziak direlako. Hala da?
Gabon zoriontsuak eta urte berri on opa dizue/dizkizue ikastetxeak?
Galdera
Zein da erabilera zuzena aditzari dagokionez perpaus honetan: “Ikastetxeak GABON ZORIONTSUAK ETA URTE BERRI ON opa DIZKIZUE” ala “Ikastetxeak GABON ZORIONTSUAK ETA URTE BERRI ON opa DIZUE“? Nire ustez plurala da. Zein da zuen iritzia?
“plazerra” ala “plazera”?
Galdera
Euskara batuan nola esan behar da: “plazera” edo “plazerra”? Beti esan eta entzun izan dut “plazerra”, baina azken hilabeteetan “plazera” ari naiz entzuten.
“sartu berria naiz” ala “sartu berri naiz”?
Galdera
Hauxe da nire zalantza: “sartu berria naiz” ala “sartu berri naiz” da egokia?
“ikasleen %89,02k erantzun du” ala “ikasleen %89,02ak erantzun du”? Eta ikasleen “%89,02k erantzun dute”?
Galdera
Matematika grafiko batzuekin ari naiz lanean eta bi zalantza ditut ehunekoak direla-eta: “ikasleen %89,02k erantzun dute zuzen” ala “%89,0ak” idatzi behar da? -k edo -ak? Eta bestalde: “ikasleen %89,02k erantzun du” ala “dute”?
“Zuk eta nik euskaraz elkarrekin” ala “Zu eta ni euskaraz elkarrekin”?
Galdera:
Euskararen egunean lantzeko, lelo bat sortu dugu eskolan eta zalantza ere sortu zaigu. Leloa: “Zuk eta nik euskaraz elkarrekin” edota “Zu eta ni euskaraz elkarrekin”. Zein da egokia? Aunitz eskertuko genizueke azaltzerik bazenute.
“Korrikatu” aditza zuzena al da?
Galdera:
Iruñeko eskola batean egiten dut lan, eta behin eta berriz entzuten dut KORRIKATU aditza. Hainbestetan entzunda, zalantza ere sortu zait ez ote den zuzena izango. Esango zenidakete zuzena den? Eskerrik asko.
“16 galderak puntu bat balio dute” ala “16 galderek puntu bat balio dute?”
Galdera:
Testu bat itzultzen ari naiz eta bertan proba bati eta honek dituen galderei buruz hitz egiten du. “16 galderak puntu bat balio dute” esaldia zuzena dela esan didate, baina ez al da “16 galderek puntu bat balio dute”? Milesker.