Kategoriaren artxiboa: Hizkuntza

“Bost orrialdeko txostena” ala “Bost orrialdetako txostena”?

Galdera:

Zalantza sortu zait: bost orrialdeko txostena ala bost orrialdetako txostena da zuzena? Nik neuk “bost orrialdeko txostena” esango nuke, baina ez dakit zergatia. Ez al da leku-denborazko genitiboa mugagabean deklinatuta, eta, hala bada, ez luke –ta– hartu eta “bost orrialdetako” izan beharko?

Jarraitu irakurtzen

Berbera ala berdina?

Galdera:

Euskaldunok maiz nahasten ditugu bi hitz hauek. Zergatik? Gaztelaniaren eragina sumatzen da, dudarik gabe. Nik kotxe bat daukat, iaz erosi nuen eta aurten berberarekin jarraitzen dut.

Gaztelaniaz esango nuke “Sigo con el mismo coche”. Lagun batek gustukoa zuen nire kotxea eta nirea bezalako beste bat erostea erabaki du. Orain biok ditugu kotxe berdinak, baina ez berberak. Gazteleraz esan dezakegu bai “tenemos coches iguales”, bai “tenemos el mismo coche”, “igual” eta “mismo” hitzak askotan sinonimoak bezala erabiltzen direlako.

Baina euskaraz ongi erabiltzeko biak bereizi behar dira. “Berbera” erabiltzen garenean gauza batetaz ari gara hitz egiten, kotxe bakar batetaz, esate baterako. Berriz, “berdina” hitza erabiltzeko gutxienez bi gauza egon behar dira, adibidez, bi kotxe, zurea eta nirea; biak dira berdinak: marka, kolore eta potentzia berdinekoak. Baina ez dira berberak.

Hau da behintzat nik pentsatzen dudana. Hurren arte.

Jarraitu irakurtzen

“I miss my friends”

Galdera:

Ingelesa ematen dut, eta, maiz, “I miss my friends” bezalako esaldiak itzuli behar izaten ditut. Gaztelaniaz oso garbi dago, “echo de menos a mis amigos” izango litzateke; baina euskaraz, nola esaten da?

Aukera guztiak oso artifizialak iruditzen zaizkit: “nire lagunak estrainatzen* ditut”, “nire lagunak faltan botatzen ditut”… Ba al dago beste aukera jatorragorik?

Jarraitu irakurtzen