Galdera:
Nola landu dezaket ahozkotasuna LHn? Eskerrik asko.
Lehen Hezkuntzako 5. mailan ari naiz lanean, A ereduan, eta bi ikasle euskaldun zahar ditut. Ikasleok alfabetatu gabe daude, baina ez dute arazorik ahozko hizkuntzan eta ulermenean. Irakurketa landu nahiko nuke, zein iruditzen zaizue, kasu honetarako, materialik egokiena?
Liburuaren astea antolatzeko asmoz ari gara eta futbolari buruzko liburuen izenburuak jakin nahiko genituzke.
Behin Juan Kruz Igerabidek idatzi zuen hotsekin jolasak egiten zituen olerki liburu bat. Ba al dakizue liburu horren izenburua?
6. mailan irakurriaren ulermena lantzeko materiala behar dut euskaraz. Zein material erabil dezaket?
Zein da euskaraz irakurketa-idazketa lantzeko metodorik onena, eraginkorrena…?
Esker mila aldez aurretik.
Zein liburutan aurki ditzaket LHn ahalera lantzeko ariketak? Zuek aholkatzea nahiko nuke.
Aldez aurretik, eskerrik asko.
6. mailako ikasle batzuekin ahozko euskara landu behar dut. Ba al duzue bertan edota ezagutzen al duzue libururen bat, non ahozkoa lantzeko jolasak azaltzen diren? Dokumenturik?
Nafarroako Urrutiko Hizkuntza Eskolak sortutako materiala oso interesgarria iruditzen zaigu. Liburu batzuk sarean jarri direla ikusi dugu. Nola lor ditzakegu entzungaiak?