Galdera:
Baduzue Santa Agedari buruzko unitate didaktiko edo materialik?
A ereduan lanean ari gara eta Anaya-Haritzaren euskara-liburuak LOErekin bat datozen ala egokitu egin behar diren jakin nahiko genuke.
Kaixo,
Egun batzuk daramatzat itzulpen lanei lotuta eta ikastaroan zuek emandako tresna eta baliabide guztien balioaz jabetzen ari naiz. Mila esker, benetan, oso baliagarriak suertatzen ari zaizkit haiek eta emandako gomendioak ere!
Makina bat hitz, corpus, esaera eta esaldi itzultzen ari naiz. Euskalterm, Nafarroako Aldizkari ofiziala eta Zehazkirekin nahiko ongi moldatu izan naiz orain artean. Dena dela, badut inondik ere itzultzeko modurik aurkitu ez dudan termino bat. Eta hori itzultzeko laguntza eskean natorkizu berriro ere. “Desclasamiento formativo” da itzuli nahi dudana.
Gazteleraz desclasar, gazteleraz, ” Colocarse o estar situado en un grupo o clase social ajena” moduan erabiltzen dut. Baina hitz hori euskaraz nola esan?!
Eta “Desclasamiento formativo”-rekin esan nahi duguna zera da, ikasketa maila eta okupazio mailaren arteko desoreka handia ematen dela. Hitz teknikoren bat ba al da euskaraz hori adierazteko? Mila esker,
Nire artikulu bat euskaratzen saiatzen ari naiz eta itzulpengintza zer nolako lan zail eta konplexua den ohartzen ari naiz! Horretan nagoela, zalantza potolo bat sortu zait. “Entidades de iniciativa social” nola euskaratu? Korpusa ote da hori? Zein baliabidek lagun diezadake ariketa hau ebazten?
Zalantza zera da: “gizarte erakunde” edota “gizarte-erakunde” erabiltzea komenigarria al da? Zein dago hobetsita?
Gure ikasleen artean irakurzaletasuna suspertzeko kanpaina antolatu dugu aurten ere. Gure zalantza da apadrinar/apadrinamiento terminoak euskaraz nola erabil genitzakeen.
Web-orria eta facebook-a erabiltzen dugu kanpainan parte hartzen duten beste ikastetxeekin harremanetan izateko.
Irakurzaletasuna bultzatzeko jarduera ezberdinak proposatzen dizkiegu eta horien artean dago “apadrina a un lector/a”.
Adibidez, DBHko ikasle batek “babesletzan”??? hartuko du LHko ikasle bat. Ipuinak/liburuak irakurriko dizkio, azalduko dio zein diren gustukoenak berarentzat, eta abar.
Hortaz, hitz horrekin bueltaka gabiltza, aitabitxi edo amabitxi, adibidez, ez baitzaizkigu asko gustatzen…
Babesletza hitza izan daiteke egokiena, beraz?
Azken bolada honetan “competencias” hitzaren itzulpenarekin gora eta behera ibili gara. Batzuok “gaitasunak” erabiltzearen aldekoak, beste batzuek “konpetentziak” zirela, gaitasunak beste gauza batendako gordetzen delakoan…
Horrekin lotuta informazio gehiagorik eskaini ahal diguzue? (Edo non bilatu esan?)
Testu bat itzultzen ari gara, eta zalantza batzuk sortu zaizkigu. Lagunduko diguzue, mesedez, itzulpen egokia egiten? Jarraitu irakurtzen
Egokiak al dira errotulu hauen itzulpenak? Aldez aurretik eskerrak emanez, agurtzen zaituztet.
Ikastolan kafe makina berria jarri behar dela-eta, bertako hitz guztiak euskaratzeko eskatu didate, eta, zalantzak ditudanez, zuzentzea nahi dut.
Eskolan itzulpen batzuk eskatu dizkidate eta ez dakit ongi egin ditudan ala ez. Hauek dira itzuli beharreko helburuak eta nik egindako itzulpenak; egokiak al dira egindako itzulpenak?: