Galdera
Zein dago ondo: “barkatu zaitut” ala “barkatu dizut”?
Erantzuna
Aipatu dituzun bi aldaera horien artean, “barkatu dizut” da zuzena. BARKATU aditza, pertsona bati dagokionean, NOR-NORI-NORK motako laguntzailearekin jokatu behar dugu.
NOR-NORK motako laguntzailearekin jokatuko dugu NORI barkatu zehazten ez denean bakarrik.
Hona hemen zer dioten Euskaltzaindiaren Hiztegian, barkatu kontsultatuta:
Hortaz, NORI barkatu adierazteko NOR-NORI-NORK motako laguntzailea baliatuko dugu: “Irain guztiak barkatu nizkion”, “Barka iezadazu”, “Aita, barka iezaiezu”, ez baitakite zer ari diren, “Ez duzu pagatu behar, baldin hartzekodunak berak barkatzen badizu”.
Bestalde, bekatuak barkatu sarreran agertzen diren adibideei erreparatuta, ondoriozta daiteke NOR-NORK motako laguntzailea erabiliko dugula NORI barkatu adierazteko asmorik ez denean. Honatx bi adibideak: Jainkoari eskatu behar diogu, zerbaitetan huts egin badugu edo okertu bagara, gure bekatuak barka ditzala. Apaizak barka ditzake bekatu guztiak?
Zuk aipatu dituzun bi aldaeretan argi ikusten da berariaz adierazi nahi duzula NORI barkatu. Horregatik, “barkatu dizut”. Beste kontu bat litzateke, adibidez, “Dagoeneko barkatu dut barkatu beharreko guztia; ez dut beste ezer barkatuko”.
Nola da, erantzun didazu ala erantzun nauzu?
Kaixo, Esti:
“Erantzun didazu” da zuzena.