Galdera:
Gaizki dago Sindikatu eta Patroien arteko bilerak eten egin dira esaldia?
Erantzuna:
Zuzena da. Tradizioan zehar bi izen sintagmak genitibo pluralean (Sindikatuen eta patroien) edota lehena mugagabean eta bigarrena genitibo pluralean (Sindikatu eta patroien) erabili izan dira. Gaur egun, ordea, sintagma mugatua eta genitiboko sintagma egitura (*Sindikatuak eta patroien) zabaltzen ari da eta hori gaitzesten du Euskaltzaindiak.
Informazio iturria: Euskaltzaindiaren 111. araua: Izen sintagmen arteko juntadura dela eta
Data: 2004/12/14