Errotuluen itzulpenak

Galdera:

Egokiak al dira errotulu hauen itzulpenak? Aldez aurretik eskerrak emanez, agurtzen zaituztet.

Erantzuna:

Oro har, oso ongi itzulita daude. Bi dira, bakarrik, beste era batera itzuli behar direnak:

  • Sala de servicios/usos múltiples: erabilera anitzeko gela (eta EZ balio anitzeko gela*).
  • Desdoble: bikoizketa-gela (eta EZ banaketa-gela*).

Conserjería-en kasuan, atezaindegia ere erabil daiteke. Ikus Harluxet, Elhuyar hiztegia. Euskalterm-en: atezaindegiaren erdal ordaina portería da; atezaintza-renak bi izan daitezke: portería eta conserjería.

Beraz, honela erabiliko ditugu:

AULA DE MÚSICA: MUSIKA-GELA
ASEO NIÑAS: NESKEN KOMUNA
ASEO NIÑOS: MUTILEN KOMUNA
A.E.O: H.J.A (Hezkuntza Jarduera Antolatua)
CONSERJERÍA: ATEZAINTZA/ATEZAINDEGIA
COCINA: SUKALDEA
COMEDOR: JANTOKIA
DESDOBLE: BIKOIZKETA-GELA
DIRECCIÓN: ZUZENDARITZA
ENTRADA: SARRERA
JEF@ DE ESTUDIOS: IKASKETABURUA
GIMNASIO: GIMNASIOA
PATIO: JOLASTOKIA
RELIGIÓN: ERLIJIOA
SALA DE SERVICIOS/USOS MÚLTIPLES: ERABILERA ANITZEKO GELA
SALA MATERIAL: MATERIAL-GELA
SALA PROFESORES: IRAKASLE-GELA
SALIDA: IRTEERA
SECRETARÍA: IDAZKARITZA
Kategoria Itzulpenak, etiketak , egilea .

Honi buruz: EIBZ

EIBZ edo Euskararen Irakaskuntzarako Baliabide Zentroa Nafarroako Gobernuaren Hezkuntza Departamentuko zentro ofiziala da, Hizkuntzen eta Arte Ikasketen Zerbitzuko Euskara Atalaren mendekoa. EIBZk hiru atal nagusi ditu eta ongi zehazturiko helburuak eta eginkizunak: a) Prestakuntza arloa: Euskara maila eguneratzeko eta hobetzeko ikastaroak ematea. Euskarazko ikastaroak diseinatzea eta ikastaro berriak proposatzea. Irakasleei ikasmaterialak euskaraz sortzeko aholkuak ematea eta sortzen laguntzea. b) Hizkuntz Egiaztapen eta Zuzenketaren arloa: Nafarroako Gobernuaren EGArako probak prestatzea. Irakasleei euskararen gaineko kontsulta zerbitzua eskaintzea: oinarrizko hezkuntza terminologia, hizkuntza arauak, kalitatezko testuak, baliabide didaktikoak. Lankidetza hitzarmenak sustatzea euskarazko hizkuntza baliabideak jaso, hedatu eta erabili nahi dituzten ikastetxeekin. c) Informazioaren eta Baliabideen arloa: Euskararen irakaskuntzari lotutako fondo dokumentala, bibliografikoa eta teknologia berrien gainekoa sortzea eta eguneratzea. Baliabide Zentroko fondo bibliografikoak, ikus-entzunezkoak eta informatikoak zaintzea, sailkatzea eta eguneratzea. Baliabide Zentroaren webgunea sortzea eta eguneratzea. Helbidea: Zubiarte kalea, 13 Uharte - 31620 Nafarroa

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.