Galdera
Eskolan zalantza bat suertatu zaigu. Hemendik egun batzuetara euskararen astea ospatuko dugu. Aurten gure gaia “sukaldea” da, eta horren inguruan lelo bat asmatu dugu, baina ez dakigu zein den modurik egokiena euskaraz adierazteko. Nola izango litzateke, “EUSKARA, BOR-BOR” ala “EUSKARAK, BOR-BOR”?.
Mila-mila esker
Erantzuna
Kaixo:
Oso polita iruditu zaigu leloa.
“EUSKARA, BOR-BOR” egokia da; horren azpian, “Euskara bor-bor dago” esaldia duzue. Beste aukera ere izan liteke zuzena, “bor-bor egin” erabiliz gero, hau da, “Euskarak bor-bor egiten du” ulertuz gero. Gramatikaren arabera, beraz, biak izan daitezke zuzenak. Dena den, lehenengoa errazagoa da ahoskatzen, eta hori aukeratzeko aholkatzen dizugu.
Ikusi erabilerak hiztegietan:
Ongi segi, eta nahi duzun arte!
Data: 2013-11-12