Galdera
Nik ikasi nuen “existitzen du” dela era zuzena, baina orain toki guztietan “existitzen da” ikusten dut. Biak dira zuzenak?
Erantzuna
Zure galdera dela-eta, bi kontu aipatu nahi dizkizugu:
a) EXISTITU aditza sartua dute Euskaltzaindiaren Hiztegian, eta sarrera hau agertzen da:
Honen arabera, ez dago zalantzarik. Euskaltzaindikoek diote EXISTITU aditza da motakoa dela. Adibideetan ere argi ikusten da. Beraz, “existitzen du” okerra da, eta “existitzen da” da zuzena.
b) Gai honi lotuta, adierazi nahi dizugu EXISTITU aditza gehiegitan erabili ohi dutela hiztun batzuek. Ez dugu ahaztu behar euskaraz badirela beste modu batzuk ideia hori azaltzeko: “egon” eta “izan” erabilita adibidez. Ikusi, esate baterako, Elhuyar hiztegiko adibideak:
existir
es > eu
- 1 v.intr. [ser] egon, izan; existitu
- el ateo dice que Dios no existe: ateoak Jainkorik ez dagoela dio
- ¿que no te hace caso?, pues compórtate como si no existiese: jaramonik ez dizula egiten?, ez balego bezala joka ezazu bada
- los fantasmas no existen, y tú lo sabes: mamuak ez dira existitzen, eta zeuk badakizu
- 2 v.intr. [tener vida] bizi izan
- mis abuelos ya no existen: nire aitona-amonak ez dira bizi
- 3 v.intr. [haber] egon, izan
- en la Diputación de Guipúzcoa existe un ejemplar de la Biblia de Leizarraga: Gipuzkoako Diputazioan Leizarragaren bibliaren ale bat dago