Galdera:
Jolasorduan ezin zaitezkete saskibaloian jolas ala jolastu?
Erantzuna:
Biak erabil daitezke, “jolastu” aditza “jolas” izenetik eratorria delako. Bestalde, jolas-ordu edo jolas ordu idatzi behar da, ez erabat lotuta.
Dena den, kirolaz ari garenean, “jokatu” aditza erabiltzen da gehiago (“ezin/ez dezakezue joka”).
Beraz, gure aholkua, haurrei edota gazteei esateko, hauxe da:
“Jolas-orduan ezin duzue saskibaloian jokatu”, modu arruntagoa eta eraginkorragoa baita.
Data: 2010/10/06