Galdera:
Lehen Hezkuntzako 5. mailan ari naiz lanean, A ereduan, eta bi ikasle euskaldun zahar ditut. Ikasleok alfabetatu gabe daude, baina ez dute arazorik ahozko hizkuntzan eta ulermenean. Irakurketa landu nahiko nuke, zein iruditzen zaizue, kasu honetarako, materialik egokiena?
Erantzuna:
Ikasle horiekin D eredurako dagoen materialen bat erabil dezakezu. LHko 4. eta 5. mailakoa begiratu eta, duten mailaren arabera, hautatu.
Irakurketa lantzeko honako liburuxka hauek ere ongi daude:
- Irakurmena lantzeko fitxak LH 4.maila, Zubia-Santillana. (50 irakurgai labur eta bakoitzari dagozkion ariketa eta ulermen galderak).
- Txiri-txiri irakurgaiak LH 5.maila, Zubia-Santillana (50 irakurgai labur eta bakoitzari dagozkion ariketa eta ulermen galderak).
- Euskara 4, 7. lan-koadernoa, Txanela proiektua, Elkar.
- Euskara 4, 8. lan-koadernoa, Txanela proiektua, Elkar.
Interneten ere material asko dago, adibidez, ikasguay, Lehen Hezkuntzako ikasleentzako webgune interesgarrien bilduma.
Data: 2007/01/22