Galdera:
Ilustrísimo formula erabiltzen al da? Hala balitz, euskaraz nola esan beharko litzateke?
Alkateari eskutitz bat bidali behar diot eta azkeneko agurra ere nola izan beharko litzatekeen argitzea eskertuko nizuke.
Erantzuna:
Gaur egun, formula arruntagoak erabiltzea gomendatzen dute.
Adib.: Alkate jauna/andrea:
Honi buruzko informazio gehiago nahi izanez gero, IVAPeko Argiro idazteko proposamenak eta ariketak (1997) liburuan adibide asko ateratzen dira. Liburua EIBZn badugu.
Ondorengo liburua ere kontsulta daiteke: IVAPeko estilo-liburua (2005).
Egun ona izan.
Data: 2008/10/03