Informatikako formula eta matematika-buruketa batzuk itzultzean, zalantzak

Eskaera

Testu bat itzultzen ari gara, eta zalantza batzuk sortu zaizkigu. Lagunduko diguzue, mesedez, itzulpen egokia egiten?

Erantzuna:

Hona hemen, zuen zalantza bakoitzaren ondoren, egokienak iruditu zaizkigun aukerak:

1. Landagarri d(ir)en metro karratu kopurua. Singularrean ala pluralean?

Aukerak:

a) Landagarri den metro karratu kopurua.

b) Landagarri diren metro karratuen kopurua.

 

2. Error en el número de hectáreas itzultzeko, Akatsa hektarea kopuruan ongi dago?

Bai, ongi dago. Hektarea kopuruan akatsa ere esan daiteke.

 

3. Arbizuko lurrazalak 30 hektareako/hektareatako basoa du. Bietako zein?

Arbizuko lurrazalak 30 hektareako basoa du.

 

4. La D14 se obtiene dividiendo la celda D13 por la D9; D14=D13/D9.

D14 lortzen da D13 gelaxka D9tik zatituz; D14=D13/D9 itzulpena egokia da?

Gure ustez, hauek dira aukerak:

a) D14 gelaxka D13 zati D9 eginez lortzen da.

b) D13 zati D9 eginez lortzen da D14 gelaxka.

c) D14 gelaxka D13a D9az zatituz lortzen da.

d) D13a D9az zatituz lortzen da D14 gelaxka.

 

5. La celda D13 es el cociente de la celda D12 entre la C9; D13= D12/C9.

D13 gelaxka da D12ren eta C9ren arteko zatidura; D13= D12/C9 itzulpena egokia da?

Gure ustez, hauek dira aukerak:

a) D13 gelaxka D12ren eta C9ren arteko zatidura da.

b) D12ren eta C9ren arteko zatidura da D13 gelaxka.

 

6. La celda D12 es el producto de la celda B9 por 100000.

D12 gelaxka da B9 gelaxkaren eta 100000ren arteko biderkadura da itzulpena egokia da?

Gure ustez, hauek dira aukerak:

a) D12 gelaxka B9ren eta 100.000ren arteko biderkadura da.

b) B9 gelaxkaren eta 100.000ren arteko biderkadura da D12 gelaxka.

 

7. Calcula el número de coches cuyo CO2 se puede absorber con los árboles de estos terrenos.

Zenbat autoko/autoen CO2a xurgatzen diren… itzulpena egokia da?

Gure ustez, honela itzuli behar da:

Kalkulatu zenbat autoren CO2a xurga daitekeen lursail hauetako zuhaitzekin.

 

Data: 2012/11/27

Kategoria Itzulpenak, etiketak , , egilea .

Honi buruz: EIBZ

EIBZ edo Euskararen Irakaskuntzarako Baliabide Zentroa Nafarroako Gobernuaren Hezkuntza Departamentuko zentro ofiziala da, Hizkuntzen eta Arte Ikasketen Zerbitzuko Euskara Atalaren mendekoa. EIBZk hiru atal nagusi ditu eta ongi zehazturiko helburuak eta eginkizunak: a) Prestakuntza arloa: Euskara maila eguneratzeko eta hobetzeko ikastaroak ematea. Euskarazko ikastaroak diseinatzea eta ikastaro berriak proposatzea. Irakasleei ikasmaterialak euskaraz sortzeko aholkuak ematea eta sortzen laguntzea. b) Hizkuntz Egiaztapen eta Zuzenketaren arloa: Nafarroako Gobernuaren EGArako probak prestatzea. Irakasleei euskararen gaineko kontsulta zerbitzua eskaintzea: oinarrizko hezkuntza terminologia, hizkuntza arauak, kalitatezko testuak, baliabide didaktikoak. Lankidetza hitzarmenak sustatzea euskarazko hizkuntza baliabideak jaso, hedatu eta erabili nahi dituzten ikastetxeekin. c) Informazioaren eta Baliabideen arloa: Euskararen irakaskuntzari lotutako fondo dokumentala, bibliografikoa eta teknologia berrien gainekoa sortzea eta eguneratzea. Baliabide Zentroko fondo bibliografikoak, ikus-entzunezkoak eta informatikoak zaintzea, sailkatzea eta eguneratzea. Baliabide Zentroaren webgunea sortzea eta eguneratzea. Helbidea: Zubiarte kalea, 13 Uharte - 31620 Nafarroa

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.