Galdera:
Zein da euskaraz irakurketa-idazketa lantzeko metodorik onena, eraginkorrena…?
Esker mila aldez aurretik.
Erantzuna:
Zure galderari erantzuna emateko luze egon gintezke, gai oso zabala baita. Alde batetik egokitzapen kurrikularrak direla eta, bestetik, irakurketa-idazketa. Dena dela, hementxe duzu material batzuen berri:
- “Urrezko giltza” liburua eta bi CD-ROM, Erein argitaletxea. Liburu horretan, ipuinak, kantak, esku-jolasak… agertzen dira, oso material ona da.
Bestaldetik, ondorengo webgune hauetan agian zerbait interesgarria aurki daiteke.
- HABE-ipuinak
- Sugegorri ipuinak
- Tukan urdina
- Ikasguay Haur eta Lehen Hezkuntzako Ikasleentzako webgune interesgarrien bilduma.
- Euskara irakasteko egindako Wikiliburua: Esaidazu euskaraz!
Baliagarria izango zaizulakoan, laster arte.
Data: 2009/03/06