Irakurriaren ulermena 6. mailan

Galdera:

6. mailan irakurriaren ulermena lantzeko materiala behar dut euskaraz. Zein material erabil dezaket?

Erantzuna:

Irakurriaren ulermenari buruz luze hitz egin daiteke. Hasteko, Curriculumak edukien 2. multzoan irakurketa eta idazketari buruz dihardu. Bertan zehazten dira ziklo bakoitzari dagozkion testu motak eta landu beharreko estrategiak.

Bestalde, sarean duzu Irakurriaren ulermen probak. Bertan arlo teorikoari buruzko dokumentuak eta ikasleekin lantzeko moduko ariketa batzuk daude.

Badira Blitz bildumako liburuxkak ere (Hezkuntza Departamentuak doan bidaltzen ditu ikastetxeetara). Horien arteko batzuek gaia lantzeko hainbat ideia ematen dute, esaterako Blitz sorta horiko ondorengoek:

  • 5. Irakurmena lantzeko jarduerak nola prestatu LHko 3. zikloa eta DBHko 1. zikloa, Angel Sanzek egina.
  • 9. Irakurketa plana Haur eta Lehen Hezkuntzako Ikastetxeetan, Luis Izak egina.

Irakurketari buruzko bibliografia gehiago helbide honetan kontsulta dezakezu.

Ikasleekin gelan lantzeko materialari dagokionez, besteak beste, honakoak erabil ditzakezu:

  • Irakurketa eraginkorra, Bruño argitaletxea (Ikasleek irakurliburu txiki bat eta ariketa koadernoa dute).
  • Txiri-txiri irakurgaiak 5, Zubia-Santillana eta Txiri-txiri irakurgaiak 6, Zubia-Santillana (50 irakurgai labur eta bakoitzari dagozkion ariketa eta ulermen galderak).

Data: 2007-12-12

Kategoria Baliabideak, etiketak , , , egilea .

Honi buruz: EIBZ

EIBZ edo Euskararen Irakaskuntzarako Baliabide Zentroa Nafarroako Gobernuaren Hezkuntza Departamentuko zentro ofiziala da, Hizkuntzen eta Arte Ikasketen Zerbitzuko Euskara Atalaren mendekoa. EIBZk hiru atal nagusi ditu eta ongi zehazturiko helburuak eta eginkizunak: a) Prestakuntza arloa: Euskara maila eguneratzeko eta hobetzeko ikastaroak ematea. Euskarazko ikastaroak diseinatzea eta ikastaro berriak proposatzea. Irakasleei ikasmaterialak euskaraz sortzeko aholkuak ematea eta sortzen laguntzea. b) Hizkuntz Egiaztapen eta Zuzenketaren arloa: Nafarroako Gobernuaren EGArako probak prestatzea. Irakasleei euskararen gaineko kontsulta zerbitzua eskaintzea: oinarrizko hezkuntza terminologia, hizkuntza arauak, kalitatezko testuak, baliabide didaktikoak. Lankidetza hitzarmenak sustatzea euskarazko hizkuntza baliabideak jaso, hedatu eta erabili nahi dituzten ikastetxeekin. c) Informazioaren eta Baliabideen arloa: Euskararen irakaskuntzari lotutako fondo dokumentala, bibliografikoa eta teknologia berrien gainekoa sortzea eta eguneratzea. Baliabide Zentroko fondo bibliografikoak, ikus-entzunezkoak eta informatikoak zaintzea, sailkatzea eta eguneratzea. Baliabide Zentroaren webgunea sortzea eta eguneratzea. Helbidea: Zubiarte kalea, 13 Uharte - 31620 Nafarroa

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.