LHko 1. mailan irakurketa teknika lantzeko baliabideak

Galdera:

Zein dira LHko 1. mailan irakurketa teknika lantzeko baliabideak?

Erantzuna:

Edozein metodo erabiltzen bada ere, beti izaten dira ikasle batzuk atzera gelditzen direnak eta errefortzua behar dutenak. Horrelakoetan argitaletxe gehienek badituzte letraz letra eta silabaka irakurketa lantzeko lan koadernoak. Azkenak iritsi direnak, Elkarrekoak, oso ongi daude; maiuskulatik minuskulara lantzen du.

Bestalde, irakasleentzako orientabide moduan, bibliografia zabala dago arlo honetan. EIBZko webgunean sartuta daude liburu interesgarrien erreferentziak.

Beste liburu hauek ere oso interesgarriak dira, adin horretan irakurketarekin jolasteko:

“Contenido:
108 juegos escritos
28 juegos hablados
8 juegos para leer
3 juegos de letras dibujadas”

Ordenagailuan lantzeko ere, Clic programan badaude adin horretarako ariketak.

Beste CD-ROM hauek ere badira, EDICINCO argitaletxekoak:

“Lalorekin jolasean: letren baratzean”, 4-7 urtera.
“Lalorekin jolasean: hitzen oihana”, 5-7 urtera.
“Lalorekin jolasean: esaldien oihana”, 6-8 urtera.

Ongi izan eta nahi duzun arte.

Data: 2008/10/23

Kategoria Baliabideak, etiketak , , egilea .

Honi buruz: EIBZ

EIBZ edo Euskararen Irakaskuntzarako Baliabide Zentroa Nafarroako Gobernuaren Hezkuntza Departamentuko zentro ofiziala da, Hizkuntzen eta Arte Ikasketen Zerbitzuko Euskara Atalaren mendekoa. EIBZk hiru atal nagusi ditu eta ongi zehazturiko helburuak eta eginkizunak: a) Prestakuntza arloa: Euskara maila eguneratzeko eta hobetzeko ikastaroak ematea. Euskarazko ikastaroak diseinatzea eta ikastaro berriak proposatzea. Irakasleei ikasmaterialak euskaraz sortzeko aholkuak ematea eta sortzen laguntzea. b) Hizkuntz Egiaztapen eta Zuzenketaren arloa: Nafarroako Gobernuaren EGArako probak prestatzea. Irakasleei euskararen gaineko kontsulta zerbitzua eskaintzea: oinarrizko hezkuntza terminologia, hizkuntza arauak, kalitatezko testuak, baliabide didaktikoak. Lankidetza hitzarmenak sustatzea euskarazko hizkuntza baliabideak jaso, hedatu eta erabili nahi dituzten ikastetxeekin. c) Informazioaren eta Baliabideen arloa: Euskararen irakaskuntzari lotutako fondo dokumentala, bibliografikoa eta teknologia berrien gainekoa sortzea eta eguneratzea. Baliabide Zentroko fondo bibliografikoak, ikus-entzunezkoak eta informatikoak zaintzea, sailkatzea eta eguneratzea. Baliabide Zentroaren webgunea sortzea eta eguneratzea. Helbidea: Zubiarte kalea, 13 Uharte - 31620 Nafarroa

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.