LHko 2. zikloa, D ereduan – Ahozkoa lantzeko materiala

Galdera:

Lehen Hezkuntzako 2. zikloan ari naiz, D ereduan, Iruñean. Nire ikasleek hutsune handia dute eguneroko jarduerak izendatzeko. Ahozko hizkuntza lantzeko material berezirik ezagutzen al duzue? Testu liburu bat erabiltzen dut, baina zerbait gehiago egin nahi nuke.

Erantzuna:

Ezagutzen al duzu Erein argitaletxeak atera duen “AHOZKO HIZKUNTZA LANTZEKO TXARTELAK LH 1 – 2”? Bertan 350 txartel aurkituko dituzu. Hauetako irudietan landu nahi den hizkuntza egitura erabiltzeko egoerak adierazten dira, eta jolasen bidez egitura horiek lantzera bultzatzen dira ikasleak.

8 multzotan dago banatuta: baimena, ahaltasuna, eskaera, inor ere ez, bat ere ez, batek esandakoa beste bati adieraztea, baldintza, esandakoaren berrespena, zergatia eta nork/nor. Multzo bakoitzeko erabilera desberdinak proposatzen dira baina beste lanketarako ere baliagarriak izan daitezke.

Data: 2004/11/21

Kategoria Baliabideak, etiketak , , , , egilea .

Honi buruz: EIBZ

EIBZ edo Euskararen Irakaskuntzarako Baliabide Zentroa Nafarroako Gobernuaren Hezkuntza Departamentuko zentro ofiziala da, Hizkuntzen eta Arte Ikasketen Zerbitzuko Euskara Atalaren mendekoa. EIBZk hiru atal nagusi ditu eta ongi zehazturiko helburuak eta eginkizunak: a) Prestakuntza arloa: Euskara maila eguneratzeko eta hobetzeko ikastaroak ematea. Euskarazko ikastaroak diseinatzea eta ikastaro berriak proposatzea. Irakasleei ikasmaterialak euskaraz sortzeko aholkuak ematea eta sortzen laguntzea. b) Hizkuntz Egiaztapen eta Zuzenketaren arloa: Nafarroako Gobernuaren EGArako probak prestatzea. Irakasleei euskararen gaineko kontsulta zerbitzua eskaintzea: oinarrizko hezkuntza terminologia, hizkuntza arauak, kalitatezko testuak, baliabide didaktikoak. Lankidetza hitzarmenak sustatzea euskarazko hizkuntza baliabideak jaso, hedatu eta erabili nahi dituzten ikastetxeekin. c) Informazioaren eta Baliabideen arloa: Euskararen irakaskuntzari lotutako fondo dokumentala, bibliografikoa eta teknologia berrien gainekoa sortzea eta eguneratzea. Baliabide Zentroko fondo bibliografikoak, ikus-entzunezkoak eta informatikoak zaintzea, sailkatzea eta eguneratzea. Baliabide Zentroaren webgunea sortzea eta eguneratzea. Helbidea: Zubiarte kalea, 13 Uharte - 31620 Nafarroa

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.