Galdera
Haur txikiekin aritzen naiz, eta ikasgelan maiz eskatzen didate xamarra lotzeko. Nire zalantza da nola jokatzen den aditza: “Xamarra lotuko nauzu ala didazu? Nola erran behar dugu?
Erantzuna
“Txamarra lotuko didazu?” da zuzena. Bi kontu aipatuko ditugu esaldi honetan:
a) ZER-NORI-NORK motako aditz laguntzailea behar dugu. Kasu honetan, “ZUK NIRI TXAMARRA lotuko didazu“.
b) Zuek “xamarra” hitza erabiltzen duzuenean, zer esan nahi duzue benetan: berokia, bestelako jantziren bat…? Hiztegietan kontsultatuta, ez dira gauza bera “xamarra” eta “txamarra”. Hona hemen zer datorren Hiztegi Batuan eta zer Elhuyar hiztegian:
Hiztegi Batua: |
Elhuyar hiztegia: hotz egiten du eta txamarra ahaztu egin zait: hace frío y se me ha olvidado la zamarra |
Hau ikusita, badirudi euskara batuan txamarra dela berokia-edo, eta ez xamarra.