Galdera:
Deklinabideari buruzko zalantza dut, Ze/Zer/Zein ordutan/orduan??? Nola edo noiz erabili bakoitza?
Erantzuna:
Ze forma hizkuntza mailaz behekotzat hartzen da, eta Euskaltzaindiak Zer hobesten du. Kasu honetan, Zer eta Zein, biak erabil ditzakezu, baina galdetzaileak dira, eta mugagabean erabili behar dituzu beti; beraz, Zer orduTAN? edota Zein orduTAN?, inolaz ere ez *Zer/Zein orduan?, okerra baita izena singularrean erabiltzea aurretik galdetzailea baldin badoa.
Data: 2008/04/15