Saltatu nabigazioa

Akatsak zuzentzen

 

EHULKUren aholkuak EHUko Euskara Zerbitzuak euskararen erabilerari buruzko aholkuak ematen ditu oso modu didaktikoan.

Kalkoen Behatokia

Erdaratik itzulita hartzen ditugun hitzak, esapideak edota egiturak dira kalkoak. Askotan ez dira egokiak izaten euskaraz; hortaz, kalko desegoki horiek datutegi batean batu eta sarean ipini ditu Euskal Herriko Unibertsitateak, EITBren laguntzarekin.


Kalko okerrak Kontaktuan dauden hizkuntzen arteko dialektikan sortzen diren interferentzien eta kalkoen inguruko sarrera teoriko labur baten ondoren, perpausen barruko elementuen kalkoak eta perpausetik goragoko kalko jakin batzuen azterketa praktikoaz dihardu. 

Kalko desegoki nabarmen batzuk (EBE) Euskara Batuaren Eskuliburuak kalkoei buruzko atal bat du.

Zalantza eragiten duten zenbait hitz eta izen berezi (EBE)

Euskaltzaindiaren Hiztegiaren arabera:
• Kolore gorriak forma hori ez erabiltzeko gomendioa adierazten du; esaterako, ahalbait, azufre edo (anpere).
• Beltz lodiak forma estandarra, nagusia adierazten du; esaterako: igandebeste, guzti.
• Beltz meheak bigarren mailakoa dela adierazten du (euskalki-forma edo delako); domeka, bertze, guzi.


Gomendioak-UZEI UZEIk egoki idazteko pilulak argitaratzen ditu bere webgunean.

Hizkuntza akatsak EIBZn eguneroko lanean ikusi eta ikasitakoak ekarri nahi ditugu blog honetara, labur-labur eta xume-xume.