Saltatu nabigazioa

Euskaltzaindiaren arauak

Gune honetan Euskaltzaindiak orain arte argitaratutako arauak eta haiekin lotutako zenbait baliabide daude. 

 

ARAU GUZTIAK - EUSKALTZAINDIAREN ARAUAK

Euskaltzaindiak argitaratutako arau guztiak daude bertan.


Euskal Herriko mapa interaktiboa (UZEI)
(92., 99., 108., 122., 128., 133., 140., 141., 143., 145., 150., 155. arauak)

Euskal Herriko herrien euskal izenak, izen ofizialak eta herritarren izenak, Euskaltzaindiak arautuak dituenak, mapa digital batean bildu ditu UZEIk, erabiltzaileek informazio hori guztia erraz  aurkitzeko moduan.


Munduko mapa interaktiboa (UZEI)
(38. araua)

Munduko herrialdeen euskarazko izenak, haien hiriburuenak, herritarren izenak, hizkuntza ofizialen izenak, bai eta herrialde bakoitzean gaur egun ofiziala den diru-unitatearen euskarazko izena bildu dira mapa interaktibo honetan.


Espainiako erresumako mapa interaktiboa (UZEI)   (32. araua)

Espainiako erresumako autonomia-erkidegoen, probintzien eta probintzia-hiriburuen izenak bildu dira mapa interaktibo honetan. Formatu honetan ere kontsulta daiteke.


Frantziako Errepublikako mapa interaktiboa (UZEI)  (36. araua)

Frantziako Errepublikako eskualde, departamendu eta hiriburuen izenak bildu dira mapa interaktibo honetan. Formatu honetan ere kontsulta daiteke.