Saltatu nabigazioa

Zalantzak argitzeko txokoa

Zalantzarik izanez gero, hona hemen zenbait baliabide:

 

Euskara Batuaren  Eskuliburua (EBE)

Euskaltzaindiak euskara batuaz gaur arte eman dituen arau, gomendio, onespen eta irizpenak era didaktiko eta dibulgaziozkoan birformulatzea du helburu. Asmo horrekin, zazpi alorretako kontuak ageri dira: lexikoa, kalkoak, morfologia, sintaxia, onomastika, ahoskera eta ortotipografia.

JAGONET JAGONET euskararen erabilerari buruzko kontsulta-zerbitzu orokorra da, Euskaltzaindiak Internet bidez herritarren esku jartzen duena.
Zerbitzu honetara jotzen duen erabiltzaileak bi aukera ditu: hizkuntza-zalantza datu-basean bilatzea edo, erantzunik aurkitzen ez badu, zerbitzuari galdera egitea.

Kontsultak-EIBZ EIBZk Nafarroako Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzan nahiz euskaltegietan ari diren irakasleei doan eskaintzen dien zerbitzua da, eta hizkuntzaren erabilera zuzena eta egokia bultzatzeko asmoa du.
Zerbitzu honetara jotzen duen erabiltzaileak bi aukera ditu: orain arte egindako kontsultetan bilatzea edo, erantzunik aurkitzen ez badu, kontsulta egitea.

Gomendioak-UZEI UZEIk egoki idazteko pilulak argitaratzen ditu bere webgunean.