Saltatu nabigazioa

Gramatika sarean

Hauek dira sarean dauden euskararen gramatikari buruzko zenbait lan interesgarri. Batzuk, online kontsultatzeaz gain, Pdf formatuan ere deskargatzen ahal dira. 

 

Euskararen Gramatika   

Euskaltzaindiak argitaratutako gramatika deskriptiboa da, baina aldi berean irakurleari norabide jakin bat markatzen dio.


Deklinabide- eta aditz-taulak (EBE)

Euskara Batuaren Eskuliburuaren eranskinetan, kontsulta errazteko, eskuliburu batean ezinbestekoak diren zenbait azpiatal jaso ditu Euskaltzaindiak; haien artean, deklinabide- eta aditz-paradigmak.

Elhuyar hiztegiaren gramatika-eranskina

Bertan deklinabide- eta aditz-taulak aurkituko ditugu, besteak beste.

Euskal gramatika: egiturak eta osagaiak (EGEO)

Deskribatzailea den arren, arazo teorikoei ere muzin egiten ez dien gramatika bat da; euskararen datuak gogoeta teorikoarekin tartekatzen dituena.