• Skip to primary navigation
  • Skip to main content
  • Skip to primary sidebar
eibzlogo

EIBZ

Euskararen Irakaskuntzarako Baliabide Zentroa

  • Hasiera
  • Prestakuntza
    • Prestakuntza jarduerak
      • Ikastaroak
      • Ikastetxeko prestakuntza
    • Izen-ematea
    • Moodle
    • Autoikaskuntzarako materiala
  • Baliabideak
    • EIBZ Guneak
    • Idazki ereduak
    • A eredua
    • Motibazioa
    • Ahozko hizkuntza
    • Idazmena
    • Irakurmena eta literatura
    • Ikus-entzunezko baliabideak
    • Proposamen didaktikoak
    • Hezkuntza Baliabide Irekiak (HBIak)
    • Irudi biltegia
    • Eskolatze berantiarra D ereduan
    • Zalantzak argitzen
    • Bestelakoak
  • Mailegu zerbitzua
  • Kontsultak
    • Orain arteko kontsultak
    • Egin kontsulta
  • EIBZ guneak
    • Euskara I(ra)kasteko Abestiak
    • A eredurako baliabideak
    • Ahozko Hizkuntza Irakastea
    • Esamoldeak eta esaerak
    • Eskolako Literatur Kanona
    • e-baliabideak
    • Euskal literatura eta musika
    • Hizkuntza akatsak
    • Klaserako testuak
    • Kontsultak
    • Liburutegia
    • Motibazioa Sustatzeko Baliabideak
    • EGA
  • EGA
  • Berriak
    • EIBZ eta Euskara Atala
    • Hor barna
  • Zentroa
    • Nor garen
    • Egutegia
  • Show Search
Hide Search
You are here: Home / Ikasleen gaitasunak / Ahozkoa / Ahozkoaren ebaluazioa DBH eta Batxilergoan

Ahozkoaren ebaluazioa DBH eta Batxilergoan

EIBZ · Ira 15, 2017 ·

Duela urte batzuk hasi ginen Ahozko hizkuntza eskolan irakasteko bidea egiten eta hori landu nahi duten irakasleei baliabide, bide eta praktika egokiak irakasten eta horiek aztertzen. Hori guztia webgune batean publiko partekatzea beharrezkoa ez eze komenigarria zela ikusi genuen hasi ginenean, eta halaxe egin dugu. Irakaskuntza berritzeko eta garai berrietara egokitzeko ezinbestekoak direlako, gure ustez, horrelako materialak irakasleon eskura jartzea.

Webgunerako irakasleen ahozkoa lantzeko moduak aztertu genituen, ahozkoaren oinarri teorikoak  jaso genituen, gure ikasleen egoera soziolinguistikoa  kontuan hartu genuen,  prestakuntza bideak aztertu genituen eta ahozkoaren lanketa eta horren ebaluazioa Euskara arloaren curriculumarekin lotu  genuen. Irakasleen prestakuntzaren altzoan sortu diren ahozko praktika egokiak inplementatu eta partekatu ditugu.

Bide horretan aurrera eginez, ebaluazioaren atala, besteak beste, osatzen joan gara eta une honetan, prest dugunez, DBH eta Batxilergoko 1. mailako ebaluazioa partekatu dugu. Ebaluazioaren atal batzuk berdinak dira etapa osorako, esate baterako: zer dioen curriculumak, zer dioen Porfolioak, zeintzuk diren ahozkoaren adierazleak,  zer den kontrol zerrenda, eta zer testu mota landu behar den maila bakoitzean curriculumaren arabera. Bestalde, maila bakoitzari dagokion dokumentu berezitua duzue, maila horretako helburu orokorrak, curriculumeko estandarrak zein ebaluazio adierazleak kontuan hartzen dituena. Curriculuma aztertu eta ahozko hizkuntzari dagokionez irakasleak landu beharrekoa eta horretarako egin dezakeena biltzen ditu.

Esperientzia honetan ezinbesteko bidelagunak dira  prestakuntzan aritu diren irakasle zein ikasleak. Aipatzekoa da bide honetan Altsasuko Institutua egiten ari den ibilbidea, urtero lantzen dutelako haien ikasleekin ahozkoa modu sistematiko eta planifikatuan.

Izan ere, ahozkoaren lanketa edo irakaskuntza programazioetan jaso eta urtero landu behar da eta horretarako ezinbestekoa da sistematizatzea eta planifikatzea. Jakina, lanaren zati hau ikastetxe eta irakasleen esku dago, irakasleak planifikatzen duelako gelan landuko duena eta etapan zehar berriro hartu eta sakondu beharko direlako gai batzuk. Gu irakasleak  nola egin dezakeen erakusten eta adibideak eskaintzen saiatu gara. Ahozkoaren lanketa honetan curriculumarekin bat egiten dugula ere erakutsi dugu.

Ahozkoa, Berriak, Ikasleen gaitasunak, Ikastaroak, Irakasleen gaitasunak ahozkoa, D eredua, ebaluazioa, prestakuntza, sekuentzia didaktikoa

Partekatu

Primary Sidebar

Kategoriak

Azken bidalketak

  • EGA (2025eko deialdia): Ahozko Probaren behin-behineko emaitzak
  • “Liburuak hizpide” gunean  proposamen didaktiko berria.
  • EGA (2025eko deialdia): Proba Idatziaren behin-behineko emaitzak eta Ahozko Probaren data

baliabideak-alboko prestakuntza-albokomaileguak-eta-kontsultak-alboko

  • Lege-abisua

Copyright © 2025 · Monochrome Pro para Genesis Framework · WordPress · Log in