Azalpena
Anitzetan, sarritan.
Aldaerak
Pitean-pitean
Pitean behin

Beste hizkuntza batzuetan
gazt.Muchas veces, a menudo
fr. Souvent, fréquemment
Testuinguruan
- Librería Cámara: Belarriko kilkerra (2023), in Librería Cámara:
Ahoz kontatu eta belarriz jasotako testuak dira. Norbaitek apartatu ditu eguneroko bizitzako gertakari-sailetik eta gorde ditu memoriaren kaiolatxoan. Min edo ditxa zirelako, gogoratzea merezi zuten. Akorduan hartu zituenak ez zituen beretzat gorde, ordea, eta, aldian-aldian, lagunen konpainia noblean, ahora ekarri izan ditu txitean-pitean.
- IRALE: “Fallar un penalti” euskaraz: “penaltian huts egin dut” edo “penaltia huts egin dut”?, in Zalantzak, testuak eta beste (2019-2020):
Galdera “Fallar un penalti” euskaraz: “penaltian huts egin dut” edo “penaltia huts egin dut”?
Erantzuna ‘penaltia huts egin’.
Hedabideetan txitean-pitean erabiltzen da kirol-saioetan. Ikus ditzagun adibide batzuk: BERRIA – Despotovicek penaltia huts egin zuen 92. minutuan. BERRIA – Ingalaterrak penaltia huts egin du 82. minutuan. EiTB – Oyarzabalek penaltiz egin du txuri-urdinen gola 100. minutuan, aurretik Valentziak beste bat huts egin du. EiTB – penalti jaurtiketetan sailkatu da Athletic (1-1)… bi penalti huts egin dituzte.
- Otaegi Imaz, L.: Lizardiren poetika pizkundearen ingurumariaren argitan, in Euskadi.eus (1993):
Hain zuzen ere, Aitzolen artikuluen bildumaren zerrendari ohartzen bagatzaizkio, artikulu horiek argitaratzen has¡ zen 1930ko urte hasieratik bertatik aurki daitezke bertsolari buruzko artikuluak txitean-pitean, baita Euskaltzaleak erakundeak bertsolaritzari iraunarazi eta maila goragoko batera eramateko dituen asmoak: “El bertsolari” 1930, “Desaparecerá el bertsolari? Una inquietud” 1930, “El bertsolari Xenpelar” 1930 . . .
- Irigoyen, A.: Bilbo eta euskara(1977), in Euskara:
Aitaren aldeko aitita eta amuma Bargarakoak ziren, Meltxor Unamuno eta Josefa Iñazi Larraza. Aita ere Bergaran jaioa zen, Felis Unamuno izenekoa. Beste hiru anaie izan zituen eta denak Ameriketara joan ziren. Felis diru apur bat eginik etorri zen eta Bilbon ogia egiteko fabrika bat ipini zuen eta merkatari bezala agertzen da. Ama, Salome Jugo, Bilbon jaioa zen, “natural y vecino de ésta” dio Santu Juanetako liburuan, gure Unamuno bataiatu zutenean izkribatu zutenez. Edozein modutan ere bere haur eta mutiko denborako oroitzapenetan euskarari buruzko oharrak txitean pitean egiten ditu itzulpena emanik.
Iturriak
Elhuyar, Labayru, Libreriacamara, IRALE, Euskadi.eus, Euskara