Jai izan

Azalpena

Norbaiti zerbait lortzea ezinezkoa izanen zaiola adierazteko.

Aldaerak

Jai eduki

Beste hizkuntza batzuetan

gazt. Llevarlo claro, tenerlo crudo, no tener nada que hacer

fr. Se mettre le doigt dans l’œil

Testuinguruan

Udara begira ordea, nahiago denok bat eginik pilatzea hondartzaren edo terrazaren batean. Distantzia guztiak galduz, guztia geure neurrira bihurtzeko; distantziarik gabe, dena bat egiteko, denak norbera bezalakoak. Bestearentzat lekurik gorde gabe. Distantziarik gabe, ez dugu bestea aintzat hartzen. Uda honetan, jai dugu!

  • Ubera, R. eta Ibarguren, K.: Covid-19: irakaspenak baliatzearen garrantzia, in Naiz (2021-VIII-3):

Egia da txertaketak egoera erabat aldatu duela ospitaleratzeak modu nabarmenean bakanduz, baina ez du lortu gure egunerokoa edo ekonomia normaltzerik, oraindik ere ez baitugu ikasi honetatik planeta osoa batera atera ezean, tunelaren irteera urrunago izango dugula. Elkartasunak bultzatutako mundu mailako txertaketa lortu ezean, aldaera berriak sortuko dira eta atzerapausoak errepikatuko dira.

Beraz, norbanako arduraz eta ardura kolektiboz jokatzen dugu, edo jai dugu. Baina guztiok ez ditugu ardura maila berberak. Gainerakoei ardurak eskatzeak ezinbestean norberak arduraz jokatzea exijitzen du. Zentzu horretan, Jaurlaritzaren jokabidea ez da oso eredugarria izan. Etengabe, pandemia osoan, ardura herritarrengan, Madrilgo Gobernuan, ostalaritzan edo gazteengan jarri du. Etengabe eta iraunkorki. LABI gora eta LABI behera, inolako neurririk hartu gabe edo eraginik ez duten neurriekin itxurakeriak eginez. Horren adibide dira maskararen erabileraren inguruan egin duen antzerki kaxkarra eta EAJk eta PSEk bultzatutako Pandemiaren Aurkako Legea, haien esanetan, covid-19ari aurre egiteko tresna eraginkorra izango zena eta babes juridikoa eman behar ziguna.

  • Orozkoko Gazte Asanblada: Matxirulo! Gurekin jai duzu!, in Aiaraldea.eus (2018-I-3):

Iturriak

Elhuyar, Labayru, Arantzazu, Naiz, Aiaraldea

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.