Euskarazko ikus-entzunezkoen biltegiratzean eta zabalkundean sekulako lana egiten duen Euskal Encodings elkarteak manifestu bat kaleratu du, “Etxean erdaldun txiki bat sortzeko dekalogoa.” Duela urte batzuk epaile espainiar batek “Gaizkile txiki bat sortzeko dekalogoa” (gaztelaniazko testua estekan) sortu zuela eta, horri buelta batzuk emanez, euskarazko edukien kontsumoa eta beste puntu batzuk aipatuz.
Jarraitu irakurtzenKutsidazu bidea, Ixabel
Josean Sagastizabal, Alberdania argitaletxea
“1980rako urte pare bat falta zela, uztaileko arratsalde sargori batean ailegatu nintzen zibilizazioaren azken portura, Tolosara.
Mendian gora, Vasconum.
Hemeretzi urtez asfalto hutsean hazi eta baserri batera joan nintzen, neure burua Josechu el vasco bihurtu nahian.
Maleta handi batekin.
Kristoren bero bustia.
Ibaiak (akaso neolitikoan ibai izanak) kirasturik guztiz giroa.
Indigena batek seinalatu zidan bidea; tipoak ulertu nire galdera, eta arras harriturik ni, euskaraz komunika nintekeela eta. Beraz, aurrera eta ezkerrera, tuneletik; kostatu egingo zitzaidala, oinez eta dema-harriari tiraka; esan beharrik ez.
Izerditan blai iritsi nintzen tunelera; bizkortzeko, paradatxoetan usain nazkagarri hura. Tunela pasatu, eta Marino Lejarretaren amesgaiztoetan azaltzen zen aldapa. Kontaktuak esana: “Herriaren kaskotik dezente lehenago, baserria bakarrik dago”. Ni ere bakarrik nengoen, ai jauna!, bakarrik eta neka-neka eginda, eta lanrroberra tuneletik, eta indigena potolo-txapeldun-puruduna txofer.
—Atsaldeon!
—Berdin.
—Noa hua?
—Aranguren baserrira, eram…”
21-22 or.
BELARDO
Digitalizazio arduratsua
Digitalizazio Arduratsua gazteenen kontzientzia digitala pizteko helburua duen proiektua da. Ikasmaterial honen bidez, belaunaldi berriek teknologia eta mundu digitalean egiten duten erabileraren inguruko kontzientzia sortu nahi da. Gazteek egunerokotasunean oso presente dute teknologia, sare sozialak, ikus-entzunezko edukiak eta horien erabilera kontzientea eta arduratsua egitea beharrezkoa da. Horregatik, ondorengo lanketan, teknologia burujabetza eta digitalizazio arduratsuaren inguruan hausnartu, ikasi eta ondorioztatzeko ariketak proposatzen dira.
Sekuentzia didaktiko honetan DBH 1. eta DBH 2. mailan erabiltzeko baliabide didaktikoak aurkezten dira.
Hiztegi txikiak, hizketaldi luzeak
Taupak Hiztegitxoak, Zure egunerokotasunerako hiztegiak izeneko oinarrizko hiztegiak argitaratu ditu webgunean, euskaratik beste hizkuntzetara eta beste hizkuntzetatik euskarara. Sartu eta ikusi!!!
Txerriak eta loreak
Txerriak eta loreak, Jon Arretxe, Erein argitaletxea
Arbizuko hestebete-lantegi batean gertatzen den txistor lapurreta misteriotsua da abiapuntua, eta hortik aurrera umore klabean idatzitako trama beltza dator, oso beltza, erritmo bizikoa, elkarrizketa ugarikoa, «tarantinoar» estetikakoa.
Txerriak eta loreak ezohiko nobela da, laburra eta pertsonaia bereziez hornitua: Zuriñe Ruiz de Gordoa gasteiztar mandatugile bitxia, Gabriel Abrisketa basauriar enpresari ustela, Fermin Bakaikoa arbizuar txistorgile iluna… Harridura, dibertimendua eta ustekabeak ziurtatuta daude.





