Okerrak: *70ko; 21ra; 30tik; 4,25an…

Okerrak: *70ko; 21ra; 30tik; 4,25an…

Zuzenak: 70eko; 21era; 30etik; 4,25ean…

Maiz, ematen du zenbakiaren amaierari erreparatu gabe eransten dugula kasu-marka; hau da, bokalez edo kontsonantez amaitzen den kontuan hartu gabe itsasten diogula desinentzia.

Hona hemen Internet sarean topatutako akats batzuk:

*70ko hamarkada: etenari buruzko ohar batzuk eta bertsolaritza-fikzio apur bat

* Museoen eguna ospatuko dugu maiatzaren 18tik 21ra

*Baluarteko Jatetxeak oporrak hartuko ditu martxoaren 30tik apirilaren 8ra

* EBZ Europako Banku Zentralak interes tasa %4,25an mantentzea erabaki du

Jarraitu irakurtzen

“askoetan”, “askoekin”, “askoek”… zuzenak dira?

Gero eta maizago entzuten eta irakurtzen dira Internet saretik jaso ditugun hauen tankerakoak:

*Bilbon, leku askoetan bezala, kaleetan egon gara indarkeria matxista salatzeko.

* Esaten dituzun gauza askoekin ados nago.

* “Falta dena!”, esango dute askoek.

*Askoentzat uda garaia liburu bat edo beste lasai irakurtzeko unea izan ohi da.

* Okerrena da mezu hori euskal herritar askoengana ere iristen dela.

Jarraitu irakurtzen

baino ≠ baina

Nahiz eta hiztun askok bata bestearen ordez berdintsu erabili biak, baino eta baina —batez ere ahozkoan—, ez dira inondik ere trukagarriak. Esanahi ezberdinak dituzte; hortaz, testuinguru ezberdinetarako dira.

Euskaltzaindiaren Hiztegian datorrenaren arabera, baina juntagailuak aurkaritza adierazten du; baino, berriz, konparaziozko esaldietarako da.

Ikus zer dioten Euskara Batuaren Eskuliburuan auzi honetaz: bainanbaina ≠ baino (bainon)