OKERRA: *100 piezatako puzzlea
ZUZENA: 100 piezako puzzlea

Okerra: *Ate hau itxita egon behar du
Zuzena: Ate honek itxita egon behar du
Zer esan nahi du “ez ezik” lokailuak euskaraz? Hona hemen Elhuyar Hiztegian datorren sarrera: ez ezik
Euskaltzaindiaren Hiztegian, berriz, hau dator:
Honen guztiaren arabera, seinale honetan ez datoz bat euskarazko “Bizilagunak ez ezik” eta gaztelaniazko “Excepto residentes” horiek. Kontrako esanahia dute:
Zuzena izateko, KLUBA jarri behar zuen eta ez *KLUB.
Bestalde, bazuten “elkartea” jartzea ere. Dena den, esan beharra dago Euskaltzaindiaren Hiztegi Batuan jasota dagoela klub hitza.
Akats mota bera dugu jasoa blog honetan bertan argitaratutako Errotulua: *SAGARDOTEGI sarreran.
Zer esan nahi du “Alde egin tabakoarengatik” esaldiak?
Tabakoa dela kausa alde egiteko iradokitzen edo eskatzen du esaldiak. Zer dela-eta edo zergatik egin behar da alde? Tabakoarengatik.
Argazkian islatzen den testuinguruan, ordea, hori adierazi nahi zuten? Gaztelaniazkoa ikusita, ezetz dirudi. Agian, “Ihes egin tabakoari” izan zitekeen irtenbide bat.
Testuinguru honetan onenean edo, bestela, hoberenean jarri behar zuten, eta ez honenean.
BILETEAK ez dago zuzen idatzita, BILLETEAK jarri beharko luke. Ikus Euskaltzaindiaren Hiztegi Batuan datorren sarrera:
Hilabeteen deklinabideak arazo ugari sortu ohi du. Hona hemen horren adierazgarri den argazki bat: *urriatik *maiatzara jarri beharrean, urritik maiatzera jarri beharko luke.