Gero eta gehiago hitz egiten da hedabideetan nahiz kalean klima-aldaketaz eta aldaketa horri aurre egiteko hartu behar diren neurriez. Ondorioz, klima-aldaketaren inguruko esamolde ugari ari dira txertatzen eguneroko hizkeran. Sortu den behar horri erantzuteko, Euskaltzaindiak Klima-aldaketaren oinarrizko lexikoa argitaratu du UZEIren lankidetzarekin.
Kategoriaren artxiboa: Kontsulta-iturriak
Lurraren Zientzien Oinarrizko Lexikoa (Euskaltzaindia)
Euskaltzaindiak, Zientzia eta Teknika Hiztegia osatzeko bidean, Lurraren Zientzien Oinarrizko Lexikoa argitaratu du. 1.609 sarrerako hiztegia da, eta sarrera guztiek arlo-informazioa dute zehaztua alboan, marken bidez adierazia hain zuzen: Geogr., Geol., Meteorol., Miner., Ozean. eta Paleont. Gainera, sarrera guztietan, ingelesezko (en), gaztelaniazko (es) eta frantsesezko (fr) ordainak ere eman dituzte. Adibidez:
abisal (Ozean.)
en: abyssal
es: abisal
fr: abyssal
Hiztegiaren PDFa deskargatzeko, egin klik: Lurraren Zientzien Oinarrizko Lexikoa
Zientzia eta Teknika Hiztegia Biltzeko egitasmoaren barnean, beste lau hiztegi hauek ere argitaratu dituzte:
- Matematikako Oinarrizko Lexikoa
- Fisikako Oinarrizko Lexikoa
- Astronomiako Oinarrizko Lexikoa
- Kimikako Oinarrizko Lexikoa
Euskaltzaindiak berak emandako berria irakurri nahi izanez gero, egin klik esteka honetan.
Oinarrizko hiru lexiko tekniko: Astronomia, Fisika eta Matematika
Euskaltzaindiak oinarrizko hiru lexiko tekniko ditu argitaraturik sarean: Astronomiakoa, Fisikakoa eta Matematikakoa hain zuzen ere. Helburua da Hiztegi batua zientzia eta teknologiaren arloetako kontzeptuez eta haiek adierazteko hitzez aberastea. Horregatik, “Euskaltzaindiak erabaki du Hiztegi batuaren uneko bertsioan sartu ez diren baina bi alderdi hauetatik begiratuta sartu behar liratekeen hitzak biltzea eta gizarteratzea”.
EGA: idazlan zuzenduak eta kalifikatuak sarean
Ondoko bi lotura hauetan EGAko idazlan zuzendu eta kalifikatuak ditugu, besteak beste:
a) Nafarroako EGA:
b) EAEko EGA:
EHULKUren aholku zerrenda
Euskal Herriko Unibertsitatea, bertako ikasle nahiz langileen euskara hobetzen laguntzeko, EHULKUren aholku zerrenda izenekoa ari da osatzen. Diapositiben bidez azaldutako aholkuak direnez, labur eta erraz sartzen dira begietatik.
“Morfosintaxiaren inguruko zalantzak eta argibideak”
Patxi Petrirenaren liburu honek zuzentasunari eta egokitasunari begiratzen dio batik bat. Hona hemen liburuaren sarreratik hartutako zatitxo bat:
“Zabala da morfosintaxia. Zabala eta bizia. Izan ere, egunero sortzen eta agertzen dira premia eta erabilera berriak, eta hiztunen joerak ere aldatuz doaz ezinbestean. Horregatik ondu da lan hau, kontsulta-iturri bat izateko —ez bakarra eta erabakigarriena, jakina, honen gainetik baitaude betiere Euskaltzaindiaren arau-gomendioak—, eta ikasmaterialgintzako lantaldeentzat eta argitaletxeetako zuzentzaile-orraztaileentzat bateragune izateko, noski. Ez ziren jasoko ikasliburugintzan ageri diren akats eta zalantza-kasu guztiak, ezta hurrik eman ere, ezinezkoa baita hori, baina zinez saiatu gara jaso direnek oinarri ziurra izan dezaten bermatzen”.
Interneten eskuragarri dugu Morfosintaxiaren inguruko zalantzak eta argibideak.
Zientzia eta teknikako euskara arautzeko gomendioak
Joxe Ramon Etxebarriak gidaturik, mintegi-lanean osatu zuten liburu interesgarri hau. Zientzia eta teknika alorretan euskararen estandarizazioa lortzeko ia-ia ezinbesteko urratsa dela esango nuke. Zientziaren eta teknikaren irakaskuntzaren hasierako mailei begira egina da, hau da, Lehen Hezkuntza eta Bigarren Hezkuntzari begira.
Gramatika gaitasuna lantzen (C1)
HABEren ikasmateriala da Gramatika gaitasuna lantzen. C1 mailarako prestatua da, eta, gramatika azalpenez gain, zuzenketa automatikoa duten hainbat ariketa interaktibo dauzkagu eskura: baliokideak eman, itzulpenak egin, egiturak berridatzi, perpausak lotu, hutsuneak bete, esaldiak moldatu…
KONTUAN IZAN!! Akatsak zuzentzen
Paperean 2000. urtean argitaratu bazuten ere, lan honek ez du gaurkotasunik galdu batere.
Bereziki haur eta gaztetxoen artean indarra hartzen ari diren hainbat akatsen inguruan arreta jartzea eta euskararen zuzentasuna zaintzerakoan KONTUAN IZATEA da Pako Eizagirrek sortutako material honen asmo nagusia. Akatsen zerrenda egiteaz gain, ordain egokiak ere eskaintzen ditu; dena oso modu argian, gainera.
Gaur egun Internet sarean daukagu eskuragarri, besteak beste www.aittu.com webgune interesgarri eta aberatsean. Paperean argitaratu zutenean, akatsen zerrenda eta ordainak eman zituzten argitalpenean. Interneten, ordea, zerrenda hura osatzeaz gain ariketa interaktiboak ere txertatu dituzte. Zure interesekoa izan daitekeela pentsatzen baduzu, sar zaitez aipatutako webgunean eta jaitsi bai “azalpenak” izeneko atala bai “ariketak” izeneko biak.
Euskaltzaindiaren webgunea
Ezinbesteko kontsulta iturria dugu hau. Euskaltzaindiak hainbat zerbitzu eta material jarri ditu denondako eskuragarri bere webgunean: www.euskaltzaindia.net. Post honetan batzuen berri soilik emanen dugu, luzeegi joko baitu bestela: Arau eta gomendioak, Hiztegi Batua, Jagonet kontsulta zerbitzua, Onomastika (izendegiak), Literatura terminoen hiztegia. Ezagutzen ez badituzue, animatu eta proba itzazue.