Euskaltzaindiak eta UZEIk inauteriekin zerikusia duten hitz batzuk aukeratu dituzte Euskaltzaindiaren Hiztegitik, eta hiztegitxo bat osatu dute.
HEMEN duzue estekaturik.
Euskaltzaindiak eta UZEIk inauteriekin zerikusia duten hitz batzuk aukeratu dituzte Euskaltzaindiaren Hiztegitik, eta hiztegitxo bat osatu dute.
HEMEN duzue estekaturik.
Gero eta maizago entzuten eta irakurtzen dira Internet saretik jaso ditugun hauen tankerakoak:
*Bilbon, leku askoetan bezala, kaleetan egon gara indarkeria matxista salatzeko.
* Esaten dituzun gauza askoekin ados nago.
* “Falta dena!”, esango dute askoek.
*Askoentzat uda garaia liburu bat edo beste lasai irakurtzeko unea izan ohi da.
* Okerrena da mezu hori euskal herritar askoengana ere iristen dela.
Jarraitu irakurtzenBiderketa taulak —biderkatzeko taulak, bestela esanda— aipatzeko, biaren taula egitura erabiltzea gomendatzen du Euskaltzaindiak —hau da, bi zenbakiaren taula—, eta ez *biko taula.
Honatx zer dioten Euskara Batuaren Eskuliburua argitalpenean afera honetaz:
OKERRAK: *hainbat herrialdeetan, *zenbait herrialdeetako, *hainbat herrialdeetatik…
ZUZENAK: hainbat herrialdetan, zenbait herrialdetako, hainbat herrialdetatik…
Jarraitu irakurtzenIzenburuko bi esaldi horien arteko aldeaz jabetzeko, bi irudi hauek baliatuko ditugu.
Fruta-denda batean gaude eta, besteak beste, meloiak ditugu salgai. Bi eratara saltzen ditugu meloiak: osorik edo erdiak. Konturatu gara usteltzen hasi direla.
1. Zein irudi dagokio “Meloi erdiak usteltzen hasi dira” esaldiari?
a) irudia
b) irudia
2. Zein irudi dagokio “Meloien erdiak usteltzen hasi dira” esaldiari?
a) irudia
b) irudia
Zalantzarik baduzu, segi ezazu mezu hau irakurtzen.
Auzi hau argitzen hasteko, lehenik eta behin, egin ezazu ariketatxo hau
Zenbait hiztunek “beste egunean” esapidea soilik erabili ohi dute bizpahiru esanahitarako, ohartu gabe erabilera okerra dela hori. Esanahi bakarra du “beste egunean” esapideak. Ohartarazi nahi dugu bi gauza direla “beste egunean” eta “beste egun batean“.
Ikus dezagun bien arteko aldea bi item hauek baliatuta:
[gravityform id=”6″ title=”true” description=”true”]