Egilearen artxiboa: Miren Basurto

Zein da zuzena: “inor gutxik” ala “inork gutxik”?

Okerrak: “Inork gutxik betetzen du araua”, “Inork gutxik espero zuen guk irabaztea”, “Gutako inork gutxik esaten du egia”…

Zuzenak:  “Inor gutxik betetzen du araua”, “Inor gutxik espero zuen guk irabaztea”, “Gutako inor gutxik esaten du egia”…

Euskaltzaindiaren Hiztegian inor gutxi sarreran argi adierazita dago bigarren osagaiak bakarrik hartzen dituela kasu atzizkiak.

Honatx, Internet saretik hartutako zenbait adibide:

  • Inor gutxik daki sare sozialetan bere burua nola babestu.
  • Aurtengoa inor gutxirentzat izan da urte ona.
  • Behin, lotsaren lotsaz inor gutxiri kontatuko ziona gertatu zitzaion bidaia batean.
  •  Inor gutxiren arreta lortu zuen.

Irakasgaien izenak: letra larriz ala xehez?

OKERRAK: “Euskara eta literatura”, “Biologia eta geologia”, “Fisika eta kimika”, “Konstituzio zuzenbidea III”…

ZUZENAK: “Euskara eta Literatura”, “Biologia eta Geologia”, “Fisika eta Kimika”, “Konstituzio Zuzenbidea III”…

Irakasgaien izenen idazkera dela eta, Euskaltzaindiaren 200. arauan (107. orrialdean) hauxe jasotzen da hitzez hitz: Hezkuntza arautuko irakasgai ofizialen izendapena osatzen duten izenak eta adjektiboak letra larriz hasita idazten dira.

Zein dira asteko egunen izenen laburdurak?

Euskaltzaindiak arautuak ditu hainbat hitzen laburdurak 196. arauan; besteak beste, aste egunenak. Honatx:

astelehena: al.
asteartea: ar.
asteazkena: az.
osteguna: og.
ostirala: or.
larunbata: lr.
igandea: ig.

Oharra:

or. laburdurak ostirala edo orrialdea adieraz dezake. Salbuespenak salbuespen, testu berean ezin da laburdura homograforik erabili. Laburdura bati esanahi bakarra esleitu behar zaio testuan; hau da: testu edo obra jakin batean, laburdura batek hitz bat edo hitz-segida bat besterik ezin du ordezkatu, beti bera.

Okerrak: *2024ean, *2024eko, *2024etik, *2024era…

Okerrak dira *2024ean, *2024eko, *2024etik, *2024era

Hau da, okerrak dira *bi mila eta hogeitalauean, *bi mila eta hogeitalaueko, *bi mila eta hogeitalauetik, *bi mila eta hogeitalauera…

Honako hauek dira zuzenak: 2024an, 2024ko, 2024tik, 2024ra

Hots, hauek dira zuzenak: bi mila eta hogeitalauan, bi mila eta hogeitalauko, bi mila eta hogeitalautik, bi mila eta hogeitalaura…

Hona hemen Internet sarean aurkitutako akats batzuk:

-*Euskadiko hondartzen osasun-egoera 2024ean

-*2024etik aurrera indarrean…

-*2023ko azaroaren 4tik 2024eko otsailaren 29ra egindako jarduerak

Honela behar dute zuzenak izateko:

-Euskadiko hondartzen osasun-egoera 2024an

2024tik aurrera indarrean…

-2023ko azaroaren 4tik 2024ko otsailaren 29ra egindako jarduerak

2024  zenbatzailea diptongoz bukatzen da (au), eta bokalez amaitzen den beste edozein zenbatzaile bezala deklinatu behar da. Halaxe dio Euskaltzaindiaren 29. arauak: diptongoz bukatzen diren izenen deklinabidea

Gai honi lotuta, ikus blog honetan bertan argitaratutako beste sarrera labur hauek:

Okerrak: *Ongi etorria ikastetxera!, *Ongi etorriak ikasturte berrira! …

Ikasturte hasieran askotan irakurtzen eta entzuten ditugu honako hauek eta antzekoak:

-*Ongi etorria ikastetxera!

-*Ongi etorriak ikasturte berrira!

Ongi etorria” eta “Ongi etorriak” esapideak okerrak dira bi esaldi horietan.

Honako hau dio hitzez hitz Euskaltzaindiaren 33. arauak: agurra egitean-eta ongi etorri! esan bedi, eta ez *ongi etorria! edo *ongi etorriak!

Horren arabera, Ongi etorri ikastetxera!  eta Ongi etorri ikasturte berrira! dira erabilera zuzenak.

Jarraitu irakurtzen

Okerrak: *AEK-ko / *UPN-n / *GKE-en / *AHT-tik…

Idazkera okerrak: *AEK-ko / *UPN-n / *GKE-en / *AHT-tik…

Idazkera zuzenak: AEKko / UPNn / GKEen / AHTtik…

Euskaltzaindiak 196. arauan erabakitakoaren arabera, testu arruntetan, kasu-markak zuzenean eransten zaizkio siglari, marratxorik erabili gabe —sinboloetan ez bezala—.

Honatx Interneten topatutako idazkera oker batzuk:

-*AEK-ko ikasleek zein ikasle ez direnek balia dezakete aukera.

-*UPN-n ez dela sakoneko ezer aldatuko salatu dute.

-*Euskal Herriko GKE-en azoka solidarioa egin dute Bergaran.

-*Ez du kendu dirurik Guggenheimetik, ezta AHT-tik ere.

Honela beharko lukete zuzenak izateko:

-AEKko ikasleek zein ikasle ez direnek balia dezakete aukera.

-UPNn ez dela sakoneko ezer aldatuko salatu dute.

-Euskal Herriko GKEen azoka solidarioa egin dute Bergaran.

-Ez du kendu dirurik Guggenheimetik, ezta AHTtik ere.

Jarraitu irakurtzen

Okerrak: *emaidazu, *emaidan, *emaidak, *emaiguzu, *esaidazu, *esaiguzu, *ekarridazu, *ekarridazue…

Okerrak: *emaidazu, *emaidan, *emaidak, *emaiguzu, *emaiguk, *emaigun, *esaidazu, *esaidak, *esaidan, *esaiguzu, *ekarridazu, *ekarridak, *ekarridan, *ekarridazue…

Zuzenak: emadazu, emadan, emadak, emaguzu, emaguk, emagun, esadazu, esadak, esadan, esaguzu, ekardak, ekardan, ekardazu, ekardazue…

Jarraitu irakurtzen