Okerra: *berataz

Okerra: *berataz

Zuzena: beraz

Euskara batuan testuinguru bakar batean ez da zuzena izango *berataz forma.

Hona hemen Internet sarean topaturiko akats batzuk:

*Bi urte itxaron beharko dira berriro gai berataz galdetzeko.

*Ez du ulertzen zergatik ari diren berataz gaizki esaka.

*Zer dakigu berataz

*Orain arte ez dira berataz gogoratu.

Honela beharko lukete:

-Bi urte itxaron beharko dira berriro gai beraz galdetzeko.

-Ez du ulertzen zergatik ari diren beraz gaizki esaka.

-Zer dakigu beraz

-Orain arte ez dira beraz gogoratu.

Bai erakusleak, bai izenordainak, beraz forma hartzen dute kasu instrumentalean. Ikus zer dioen Euskaltzaindiak Jagonet zerbitzuan: “Zertaz/nortaz” adieraztea: beraz/*berataz.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.