1 km ala km 1 ? / 1 € ala € 1? / 1 °C ala °C 1? …

Oker: km 1, € 1, °C 1…

Zuzen: 1 km, 1 € , 1 °C…

Euskaltzaindiak 197. arauan ezarritakoaren arabera, 1 zenbakia sinboloaren aurretik idazten da —gainerako zenbakiak idazten diren bezala— .

Hortaz, honako hau da idazkera egokia:

1 km, 1 € , 1 °C…

Hala ere, irakurtzeko garaian, irakurketa naturala egin behar da, hau da, neurri unitatearen ondoren esan behar da.

Hortaz, hau da irakurketa egokia:

kilometro bat, euro bat, gradu bat…

Honatx Interneten topaturiko bi oker:

-*Moztu tipula cm 1-eko laukitxoetan.

-*kg 1 ogi 3 ogi handi dira.

Hauek dira idazkera zein irakurketa egokiak:

Idazkera: Moztu tipula 1 cm-ko laukitxoetan. / Irakurketa: Moztu tipula zentimetro bateko laukitxoetan.

Idazkera: 1 kg ogi 3 ogi handi dira. / Irakurketa: Kilo bat ogi hiru ogi handi dira.

Bukatzeko, honatx gai honi loturiko beste bi sarrera:

OKERRAK: *18€, *2kg, *10cm, *22ºC…

“cm” ala “cm.” idatzi behar da?

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.